Urteurrena ikasturtea bukatu arte luzatuko du Oberenak

[ALBISTE HAU TXANTXA BAT IZAN DA] 2017ko ekainean eginen dute hondarreko ekitaldia, ikuskizun berezi bat eskainiz. Aurretik inauteriak eta tikiendako besta erraldoi bat antolatuko dute || [ESTA NOCITIA HA SIDO UNA INOCENTADA] El acto final será en junio de 2017 con un espectáculo muy especial. Antes de ello serán las actividades de carnavales y un gran festival para los txikis

2016-12-28 15:47

Ez da bukatu. Berriki, 75. urteurreneko ekitaldiak luzatzea erabaki du Oberena dantza taldeko batzordeak. Hain zuzen ere, ekainera arte. Orduan bukatuko da, behin betiko, luze jo duen urteurrena. Abenduaren 3an bukatzekoa zen, baina hainbat proiektu egin gabe geratu ziren, eta behin luzaturik, 2017ko ekainera arte luzatzea iruditu zaie egokiena. Inauterietarako hainbat ekitaldi berezi antolatu dituzte, eta apirila aldera tikiendako besta erraldoi bat eginen dute. Hondarreko ekitaldia ekaineko dantza ikuskizuna izanen da. Aurrerago emanen dute horren berri, baina zinez berezia izanen dela aurreratu dute.

Oberena dantza taldearen 75. urteurreneko ekitaldiak 2015eko martxoan abiatu ziren, Oberena elkarteak antolatutakoekin batera. Orduan, flashmob bat egin zuten dantzariek Iruñeko Mercaderes karrikan. Ondoren, hamaika ekitaldi egin dira. Otsailean Baluarten aurkeztutako Iturri zaharretik, indar berriz ikuskizunak txapela jarri zion urteurrenari, baina hura luzatzea erabaki zuen taldeko batzordeak. Hala, ondoren etorri ziren Gure dantzak jaialdia, abuztuaren 15ean Elon egindako emanaldia eta Barañaingo Auditorioan 300 dantzari eta musikari bildu zituen 75 urte dantza eraikiz ikuskizuna. Urtea bukatzear bada ere, ikasturteak oraindik baditu hainbat hilabete, eta, beraz, urteurrena luzatzeko aitzakiarik ez da falta.

Ezeeetz!!! Broma da!

Ezeeetz!!! Broma da!

No ha terminado. Recientemente la junta de Oberena dantza taldea ha decidido alargar los actos del 75 aniversario hasta junio. Entonces sí, entonces terminará definitivamente. Era el 3 de diciembre la fecha que iba a dar carpetazo a tantísimas actividades, pero algunos proyectos quedaron en el tintero, por lo que el grupo ha decidido que la mejor solución es alargar el aniversario hasta junio de 2017. En este nuevo año se harán actividades para carnavales y un gran festival para los txikis en abril. El último acto será un espectáculo de música y dantza muy especial, del que darán detalles más adelante.

Los actos para conmemorar el 75 aniversario de Oberena dantza taldea comenzaron en marzo de 2015 con un flashmob en la calle Mercaderes de Pamplona. Comenzó a la vez que los actos de la Institución Oberena. Después vinieron una infinidad de actividades hasta que en febrero se le puso la guinda al aniversario con el espectáculo Iturri zaharretik, indar berriz en Baluarte. No fue suficiente, y el aniversario se alargó durante 2016 con el festival Gure dantzak, una actuación especial en Monreal el 15 de agosto y un 3 de diciembre emotivo con el espectáculo 75 urte dantza eraikiz. El año está a punto de terminar, pero al curso todavía le quedan meses, por tanto, no ha faltado excusa para seguir celebrando los 75 años.