Espadas al vuelo 75 años después

Oberena dantza taldeak emanaldi berezia eskeini zuen astelehenean Elon. Hain zuzen ere, duela 75 urte taldeak bere lehenbiziko emanaldia egin zuen egun eta tokian || Oberena dantza taldea ofreció una actuación especial en Monreal este lunes. Fue allí y un día como aquél hace 75 años cuando bailó por primera vez el grupo

2016-08-19 14:40

Abuztuaren 15a egun berezia izandu zen Oberena dantza taldeko kideendako. Hasierako puntura itzuli ziren, baina bide luzea egina dute honezkero. 75 urte dira Oberena dantza taldea sortu zenetik. 1941eko abuztuaren 15ean zortzi gizon gazte dantzatzeko gertu hurbildu ziren Elora. Bide luzea izan omen zuten, eta dantzaldia arratsaldean izanda, aurretik mendira igo ziren. 75 urteren buruan, Oberenako dantzariak bertan izan dira, baina oraingoan ez bidai luzerik, ez mendirik, ez sermoirik. Soilik dantza. Horixe da haiengandik geratu dena.

Captura de pantalla 2016-08-12 a la(s) 14.10.30

Oberena dantza taldearen lehenbiziko emanaldia, Elon 1941eko abuztuaren 15ean

1941eko uda hartan Eloko frontoian euskal dantzak eskaini zituzten Maxi Aranburuk, Manuel Unzuk, Jose Maria Artaizek, Francisco Javier Unzuk, Gabino Aranburuk, Pedro Diez de Ultzurrunek, Eugenio Azkonak eta Jose Maria Martinez Legarretak. Hamabost egunetan ikasitakoa, plazara. Garai haietan garrantzia handia izan zuen Durangaldeko dantzari-dantzak Oberenako errepertorioan, eta estreinako dantzaldian ez ziren faltatu. Tira, Euzko Gaztedik han eta hemen zabaldutako koreografia zen egiten zutena.

Orduko hartatik 75 urte betetzen ziren eguna berezia izaki, astelehenean omenalditxo txiki bat egin nahi izan zuten Oberenan egun dantzatzen dutenek. Arratsaldean Elora abiatu ziren. Ailegatu, jantzi, eta, lehenbizi, dantzari-dantza berriz ere plazaratuko zutenek argazkiak egin zituzten. Haietako bat, txontxongilo dantzatzen, 1941eko emanaldi hartan atera zuten argazkiari keinua eginez. Bigarrena, talde argazkia izandu zen. Horrek ere bazuen pisu emozionala, lehenbiziko zortzi gazte haien argazkia ekar dezakeelako gogora. Irudi hura, baina, ez zen lehenbiziko emanaldian egin, aurrerago baizik.

elo2016

Oberenako dantzariak Eloko frontoian, 2016ko abuztuaren 15ean

Emanaldia herriko pista gorrian eskaini behar bazuten ere, dantzan hasi baino pixka bat lehenago ipar haizea gogor jotzen hasi zen, eta, jarraian, euria hasi zuen. Beraz, material guzia hartu, eta kiroldegira abiatu ziren. Eguraldia dela medio, ordu erdi atzeratu zen emanaldia. 18:30etarako dena prest zen, eta kiroldegiko armaila lepo beterik. Bertaratutakoei emanaldiaren zergatia azalduta, eta atzerapenarengatik barkamenak eskatu ondoren, abiatu zen emanaldia.

1941ean bezala, Oberenako banderari agurra eginez hasi ziren. Jarraian eman zituzten zortzinangoa, binangoa, launangoa eta txontxongilo. Urratsak eta jantziak ez ziren duela 75 urtekoak, eta makilak albo batera utzita, ezpatak airean jarri zituzten dantzariek. Sergio Espuelas, Ander Paternain, Mikel Mugeta, Iker Miro, Silvia Milagros, Iñigo San Martin, Nerea Arrarats eta Sergio Milagros izan ziren dantzari-dantza plazaratu zuten gazteak.

DSC_4306

Iker Miro, Oberenako bandera astintzen

Ondoren heldu ziren dantzak, ez ziren plazaratu 1941ean. Ez ziren Oberenako errepertorioaren parte, oraindik. Gaita hartuta Eltziegoko dantzak egin zituzten lehenbizi, eta Lapurdiko inauterietako dantzekin bukatu zuten emanaldia. Dantza emanaldia amaiturik, Sergio Espuelas ordezkariak 1941eko egun hartako nondik norakoak kontatu zizkien bertaratutakoei, eta dantzatzeko gonbitea luzatu. Hala, harmaila utzi, eta taldeko kideekin batera Lantzeko zortzikoa eta Baztango esku dantza egin zituzten ikusleek. Eguna borobiltzeko, Isabel Azpiroz Eloko zinegotziak oroigarria eman zion taldeari: koadro bat eta zapiak.

DSC_4345 DSC_4388

6462884619798718140_account_id=2

Oberena dantza taldeko kideak Elon, 2016ko abuztuaren 15ean



El 15 de agosto fue un día especial para los miembros de Oberena dantza taldea. Fue una vuelta al punto de partida, pero tras haber recorrido un largo camino, pues han pasado 75 años desde que el gropo echó a andar. El 15 de agosto de 1941 un grupo de ocho mozos acudió a Monreal dispuestos a bailar por primera vez bajo la bandera de Oberena. Debió de ser un viaje largo, con salida al monte y actuación por la tarde. Después de 75 años, los dantzaris y músicos de Oberena han vuelto. Sin viajes largos, sin monte, ni sermón, pero con danzas. Eso es lo que mantiene el grupo.

Primera actuación de Oberena en Monreal el 15 de agosto de 1941

Primera actuación de Oberena en Monreal el 15 de agosto de 1941

Fueron Maxi Aranburu, Manuel Unzu, Jose María Artaiz, Francisco Javier Unzu, Gabino Aranburu, Pedro Diez de Ulzurrun, Eugenio Azkona y Jose María Martínez Legarreta los que se encargaron de llevar danzas vascas al frontón de Monreal aquel verano de 1941. Bailaron lo que aprendieron en 15 días. En aquella época Dantzari-dantza del Duranguesado era la que resaltaba en el repertorio y no faltó en aquel estreno. Bueno, para ser más exactos, la coreografía que extendió Euzko Gaztedi mediante los batzokis.

Así pues, éste 15 de agosto era un día especial y Oberena dantza taldea quiso hacer un pequeño homenaje. Por la tarde fueron a Monreal. Llegar, vestirse para la actuación y, lo primero de todo, hicieron una foto en el frontón bailando txontxongilo, emulando a la que se guarda de aquella primera actuación. La segunda fue una foto de grupo de los y las jóvenes que bailarían dantzari dantza ese día. Podría recordar a la imágen del primer ochote, aun que aquella foto en blanco y negro no se hizo en Monreal, ya que es posterior.

elo2016

Oberenako dantzariak Eloko frontoian, 2016ko abuztuaren 15ean

La actuación debía comenzar a las 18:00 en la pista roja del pueblo, pero un poco antes de comenzar a bailar empezó a moverse el cierzo y a llover. Así pues, tocó recoger todo y desplazarse al polideportivo –que es cubierto, claro–. El tiempo retrasó la actuación media hora, pero no bajó el ánimo. Las gradas estaban llenas para presenciar la actuación. Se explicó brevemente el por qué del festival y, tras pedir disculpas por el retraso, comenzó el baile.

Como en 1941, lo primero fue el saludo a la bandera de Oberena, para proseguir con zortzinango, binango, launango y txontxongilo. Han pasado 75 años y han cambiado tanto los pasos como la vestimenta, y dejaron a un lado los palos de madera para bailar las espadas en el aire. Sergio Espuelas, Ander Paternain, Mikel Mugeta, Iker Miró, Silvia Milagros, Iñigo San Martín, Nerea Arrarats y Sergio Milagros fueron los encargados de bailar aquél dantzari-dantza especial.

Iker Miro hondea la bandera de Oberena

Iker Miró ondea la bandera de Oberena

Acto seguido llegaron otras danzas, pero éstas no se bailaron en 1941, dado que no pertenecían al repertorio del grupo en aquella época. Primero los pasos de Elciego siguieron a las gaitas, y después, lucieron los trajes del carnaval de Lapurdi. Una vez finalizada la actuación, Sergio Espuelas explicó más detalladamente lo acontecido allí hace 75 años y, acto seguido, invitó a los allí presentes a bailar con Oberena. Los espectadores dejaron las gradas para bailar el zortziko de Lantz y la esku dantza de Baztan. Para redondear la jornada, la concejal de Monreal Isabel Azpiroz otorgó un cuadro y unos pañuelos al grupo.

DSC_4345 DSC_4388

Oberena dantza taldea en Monreal el 15 de agosto de 2016

Oberena dantza taldea en Monreal el 15 de agosto de 2016

One thought on “Espadas al vuelo 75 años después

  1. […] hura luzatzea erabaki zuen taldeko batzordeak. Hala, ondoren etorri ziren Gure dantzak jaialdia, abuztuaren 15ean Elon egindako emanaldia eta Barañaingo Auditorioan 300 dantzari eta musikari bildu zituen 75 urte dantza eraikiz […]

Comments are closed.