Un Día del Dantzari de Oberena muy emocionante

Barañaingo Auditorioa lepo bete zuten 639 lagunek. Oholtza gainean Oberena dantza taldean aritutako eta ari diren 300 dantzari eta musikaritik goiti bildu ziren  ||  639 personas llenaron el Auditorio de Barañain. Pasaron más de 300 músicos y dantzaris de diferentes generaciones por encima del escenario

2016-12-08 20:39

Hunkigarria. Horixe da aurtengo Oberenako dantzarien eguna hobekien deskribatzen duen hitza. Izan ere, ikusgarri oso berezi bat taularatu zuen Oberena dantza taldeak abenduaren 3an. Barañaingo Auditorioa lepo bete zuten 639 lagunek, belaunaldi guzietako dantzari eta musikariak ikusteko. 300 lagun baino gehiago igo ziren oholtzara ia hiru ordu iraun zuen emanaldian. Oberena. 75 urte dantza eraikiz ikuskizuna zuzenean ikusteko dokumental bat izan zen. Taldearen historia kontatu zuen emanaldiak, eta horretarako hainbat pertsonen testigantzak proiektatu ziren eszena bakoitzaren aurretik. Bideoaren ondotik, beti dantza, baina hori bai, zuzenean.

Ikuskizunak Oberena dantza taldearen lehenbiziko emanaldia ekarri zuen gogora, Elon 1941eko abuztuaren 15ean egindakoa. Ondoren historiako beste pasarte batzuk izan zuten tokia: Alaitasunaren eguna, Obanosko misterioa, Eguberrietako jaialdiak, txistu eskola, Ama-lur ikuskizuna, bidaiak eta Lizarren doinua ikusgarria, kasurako. Gainera, lehenbiziko urte haietan aritu ziren dantzari eta txistulariei omenaldia egin zitzaien.

Ikuskizunaren ondotik, dena bildu, eta agudo Uslaer jatetxera joan ziren dantzari eta musikariak. Han, primeran bazkaldu ondoren, musika eta dantzarekin jarraitu zuten gaueko 23:00ak arte. Aspaldiko kideak ikusteko aukera izan zuten, edo bazkalondoan dantza gehiago egiteko. Primerako giroa izan zen.

Bukatu da, akabo

Modu honetan bukatu dira 75. urteurreneko ekitaldiak. 2015eko martxoan hasi ziren, Oberenaren urteurrenarekin batera. Orduan flashmoba grabatu zuten Mercaderes karrikan. Segidan hamaika jarduera antolatu zituen taldeak: emanaldiak, erakusketa, kontzertuak… Webgune berria ere urteurrenarekin batera etorri zen, baita han eta hemen jasotako omenaldiak ere: Azpilagañako jai batzordearena, Nafarroako Gobernuarena eta iruindarrena. Ezin ahantzi ere urteurreneko ekitaldien artean izan diren bi ikusgarri berezi: Heldu sokari eta Iturri zaharretik, indar berriz. Orain, ehungarrenera. Aunitz urtez Oberena dantza taldea!

d50_9090-1

Más de 600 personas llenaron el Auditorio de Barañain

Emocionante. Esa es la palabra que describe a la perfección el Día del Dantzari de Oberena de este año. Para el 3 de diciembre Oberena dantza taldea ofreció un espectáculo muy especial que consiguió llenar el Auditorio de Barañain gracias a las 639 personas que acudieron a él. Por el escenario pasaron dantzaris y músicos de todas las generaciones, más de 300 personas que recrearon la historia del grupo en un documental en directo. Y es que Oberena. 75 urte dantza eraikiz utilizó medios audiovisuales para contar esa historia, mediante testimonios de componentes del grupo. Los vídeos precedían a escenas en las que bailaron todas las generaciones, eso si, en riguroso directo.

El espectáculo recordó la primera actuación de Oberena dantza taldea aquél 15 de agosto de 1941 en Monreal. Después vinieron otros momentos importantes para el grupo: el Día de la Alegría, el Misterio de Obanos, los festivales de Navidad, la escuela de txistu, el montaje Ama-lur, los viajes y el espectáculo de txikis Lizarren doinua.  Además, se homenajeó a los y las dantzaris y txistularis que participaron en el grupo en los primeros años.

Tras la actuación, músicos y dantzaris acudieron al restaurante Uslaer, donde pudieron disfrutar de una magnífica comida de hermandad. La sobremesa dio para mucho, para reencontrarse con otras personas y para bailar mucho, ya que la música no cesó hasta las 23:00. Un ambiente extraordinario.

Se acabó lo que se daba

De esta manera el grupo da por finalizados los actos conmemorativos del 75 aniversario. Un camino que comenzó en marzo de 2015 con la grabación de un flashmob en la calle Mercaderes y que le siguieron un sinfín de actividades: actuaciones, exposición, conciertos… La nueva página web también ha llegado con el aniversario, y también muchos homenajes: el de la Comisión de Fiestas de Azpilagaña, el del Gobierno de Navarra y el de los y las pamplonesas. Quedan momentos inolvidables, y actuaciones muy especiales para el recuerdo como Heldu sokari Iturri zaharretik, indar berriz. Ahora, a por los cien. Aunitz urtez Oberena dantza taldea!

One thought on “Un Día del Dantzari de Oberena muy emocionante

  1. […] 15ean Elon egindako emanaldia eta Barañaingo Auditorioan 300 dantzari eta musikari bildu zituen 75 urte dantza eraikiz ikuskizuna. Urtea bukatzear bada ere, ikasturteak oraindik baditu hainbat hilabete, eta, beraz, urteurrena […]

Comments are closed.