Oroitzapen hutsak (2024)

Fitxa

Izenburua: Oroitzapen hutsak
Luzera: 80 minutu
Parte hartzaileak: Oberenako dantzariak eta musikariak, aktoreak eta gonbidatutako musikariak
Non: Burlatako Kultur Etxean
Noiz: Urriaren 20an, 19:00etan
Sarrera: Dohainik
Antolatzailea: Nafarroako Gobernuaren Cultur-Izan programa
Argazkiak: Klik egin hemen Irati Aizpuruaren argazkiak ikusteko

Laburpena

Oroitzapen hutsak antzerkia, musika eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna da. Oberena dantza taldeko dantzari eta musikariek, gonbidatutako musikariek eta bi aktorek parte hartzen dute bertan. 2017ko abuztuaren 24an aurkeztu zen lehenbiziko aldiz Agoizko Kultur Etxean, eta 2024an bigarrenez emanen da, moldaturik, Burlatako Kultur Etxean.

Izenburuak azaltzen duen gisan, oroitzapenak daude ikuskizun honen oinarrian. Norbanakoen oroitzapenak eta oroitzapen kolektiboak. Izan ere, oroitzapenik gabe, ez da bizirik. Bizitakoa gorde egiten da pertsonen buruetan, eta baita taldeen edo kolektiboen historian ere. Ikuskizun honetan Jose Angel Dorremotz ttunttunero almandoztarraren memoria gordetzeko ahalegintxo bat egin dute aktore, dantzari eta musikariek. Nafarroako tradiziozko kulturan ezinbesteko pertsona horri aitortza egin nahi diote taularatutako solas, doinu eta dantzek.

Ikuskizunak bi istorio paralelo kontatzen ditu. Benetakoa da bata; fikziozkoa, bestea. Katali Alzheimerrak jota dagoen gaixo bat da, eta harekin batera agertuko dira medikua eta Peru bere semea. Haiek gidatuko dute ikuskizunaren haria. Gorde eta galtzen diren oroitzapenen inguruan mintzatuko dira; oroitzapen hutsez eta hustutako oroitzapenez. Katalik barne-barnean errotutako oroitzapenak ditu oraino, soinu eta hotsek azalera ateratzen dituztenak. Sukaldeko tresnek, adaxkek, haizeak, ezkilek… soinu bakoitzak oroitzapen bat ekarriko dio gogora. Gisa horretan ezagutuko dugu Kataliren istorioa –fikziozkoa hau–, baita, hari loturik, Jose Angel Dorremotz ttunttuneroarena ere – benetakoa–.

Oroitzapenen bidai horrek alzheimerra duen emakumearen istorioa ezagutzera eramanen du ikuslea: Aurizko haurtzaroko bizipenetatik, Otsagabian irakasle lanetan hasi zen arte. Eta, tartean, haren bizitzako pertsonarik garrantzitsuenetako baten istorioa agertuko da, herriko bestak alaitzera joaten zen ttunttuneroarena: Jose Angel Dorremotz. Hark alaitzen zituen Auritz eta Eugiko bestak, besteak beste. Baztanen ere jotzen zuen txistua, noski; maisuki, gainera. Auritz eta Eugira oinez joaten zen, basoan barna, eta herrietan ematen zituen bestetako egunak, txistua jotzen. XIX. mende hondarrean gertatu zen hori, bere aita Mañuel Dorremotzen bideari jarraikiz. Jose Angel eta Mañuel, bi izen horiek dira mende horretan gorde diren Nafarroako txistularien erreferentziarik zaharrenak.

Ikuskizun honetan hainbat herritako dantza tradizionalak ez ezik (mutil dantzak, irri dantzak, Otsagabiko dantzak, Baxenafarroako dantzak, ingurutxoa…), ikuskizunerako propio sortutako dantzak ere taularatu dira (tartean, makil dantza eta mutxikoa). Dantza berezienetako bat Aurizberriko kanta zaharrekin sortutako Irradaka izan da, dantza eta kantua nahasten dituen koreografia. Horretarako, Txema Hidalgok argitaratutako Nafar aire zaharretan kanta bildumetatik hartutako kantak erabili dira.

Istorioa Auritzen kokaturik dagoenez, bertako dantzek garrantzia handia dute ikuskizunean. Are, herri horretako ingurutxoaren moldaketak ixten du emanaldia. Hain zuzen ere, ingurutxoa da Nafarroako dantza sozialik zabalduena, tokian toki izen ezberdina badu ere. Dantzek ere herrien bizipenak eta historia gordetzen dute. Batzuk galdu egin dira, baina, Kataliren gaixotasunak ez bezala, horrek badu konponbiderik. Aurizko ingurutxoa galdu bazen ere, berreskuratu egin zuten. Memoria kolektiboaren aldeko aldarria bat ere bada, beraz, ikuskizuna.

 

Parte hartzaileen fitxa:

Jose Angel Dorremotz
Yong Ladrón Arana
Peio (Kataliren semea)
Gontzal Rayuela Maneiro
Medikua
Idoia Tapia Martinez

Dantza zuzendaria
Iker Tubia
Musika zuzendaria
Aitor Urkiza
Antzerki zuzendariak
Idoia Tapia eta Gontzal Royuela
Gidoia
Iker Tubia
Ideia originala
Irune Tubia eta Iker Tubia

Musikariak
Aitor Urkiza Zirauki (txistua, txirula, gaita)
Rikardo Madinabeitia Preciado (txistua)
Ainhoa González Zudaire (txistua)
Ainara Martínez Ramírez (silbotea)
Asier Azparren Vicente (biolina)
Luis Rodríguez González (biolina eta ahotsa)
Xabier Olazabal Etxegia (akordeona eta silbotea)
Irune Tubia Barberia (akordeona)
Beñat Alcuaz Andueza (saxofoia)
Juan Manuel Ekai Torres (gitarra)
Jokin Lekunberri Fernández (tuba)
Fermín Los Arcos Pérez (perkusioa eta gaita)
Asier Murugarren Sancho (perkursioa)
Javier Tubía Tejada (perkusioa)

Dantzariak
Ainhoa Izkue Urdaniz
Aitor Baztarrika Irigoien
Ander Zudaire López
Edurne Bergara Delgado
Ekiñe Urdaniz Toledo
Iker Tubia Barberia
Iñigo San Martin Barberia
Irati Amatriain Rekalde
Irene Araujo García
Irene Milagros Solchaga
Irune Tubia Barberia
Izaro Arbizu Lapieza
Jaizkibel García Salvatierra
Jokin Garde Lozano
Jon Labaien Lazkano
Josune Egea Urra
Leire Pérez Torres
Lorea Aiesa San Martín
Mikel Blanco Tres
Maddi Andueza Iparragirre
Naroa Pérez Torres
Nerea Ilarduia Izkue
Oier Urra Aldaz
Rakel Argain Arambillet
Sergio Milagros Solchaga

Teknikariak
Max Sanchez Mancebo (argiak)
Iñaki Anaut Justes (soinua)

Off narrazioa
Iker Tubia

Dantzak eta musika
Aurizko dantzak 7 (mazurka)
Aunitz urtez (mutil dantza)
Arduarena (mutil dantza)
Kintoan barna makil dantza (Kerestuen dantza)
Iruten ari nuzu (jauzia)
Aurizko dantzak 6 (biribilketa)
Prioreen eta zerbitzarien hautatzea. Hirugarren karrika soinua (Irri dantza)
Christine (mazurka)
Irradaka (Aurizberriko kanta herrikoiak)
Makilariena (Baxenafarroako dantzak)
Eskualdunak (Baxenafarroako dantzak)
Sorginak (Baxenafarroako dantzak)
Dantza luzea (Baxenafarroako dantzak)
Painolo dantza (Otsagabiko dantzak)
Enperador (Otsagabiko dantzak)
Katxutxa (Otsagabiko dantzak)
Modorro (Otsagabiko dantzak)
Jota (Otsagabiko dantzak)
Aurizko ingurutxoa
Aurizko dantzak 8 (biribilketa)

Musika moldaketak
Aurizko dantzak: A. Irigarai, Rikardo Madinabeitia, Aitor Urquiza
Irradaka: Aitor Urquiza
Christine: Xabier Olazabal
Aunitz urtez eta Ardoarena: Herrikoia
Iruten ari nuzu: Aitor Urquiza
Kintoan barna makil dantza: Aitor Urquiza
Baxenabarreko dantzak: Aitor Urquiza

Koreografiak
Kintoan barna makil dantza: Iker Tubia
Iruten ari nuzu: Irune Tubia
Prioreen eta zerbitzarien hautatzea: Iker Tubia
Mazurka: Oberena dantza taldea
Irradaka: Irune Tubia
Aurizko ingurutxoaren moldaketa: Iker Tubia

Jantziak
Oberena dantza taldea
Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
Larratz dantza taldea