Eskaintza

Oberena dantza taldeak hainbat ekitaldi prestatu ditzake. Udaletxe, jai batzorde, talde edo norbanakoaren neurrira egokituriko emanaldiak eskeintzen ditu. Honatx ohikoenak:

12-Ira-2010 18:48, NIKON CORPORATION NIKON D40, 5.0, 23.0mm, 0.01 sec, ISO 400
 

Ordu beteko emanaldiak

Herriko bestetarako aproposa, baita edozein motatako ospakizuneko egitarauari atxikitzeko ere. Oberena dantza taldearen dantza errepertorioa anitza eta zabala da, beraz, ordu beteko emanaldia eskeintzeko gai da. Herriko plazan, frontonan, zein kiroldegietan egiteko aproposak. Taldeko neska-mutilek hainbat dantza eskeintzen dituzte emanaldi hauetan, fanfarrearen doinuek lagundurik. Emanaldi hauek laburragoak izaten ahal dira.

Oberena gaztearen emanaldiak

Oberena dantza taldeko gazteek ere emanaldiak eskaintzen dituzte herriko bestetarako, zein bestelako jardueretarako. Errepertorio zabala dute 15 eta 18 urte bitarteko dantzari hauek, eta ordu beteko zein ordu erdiko emanaldiak egin ditzakete.

Fanfarre emanaldiak
Oberena dantza taldearen barnean fanfarrea ere badugu. Emanaldi hauek egokiak dira herriko karrikak musikaz alaitzeko. Bestak edota edozein gisako ekitaldietan ezinbesteko osagai da musika, eta Oberenako fanfarreak musikaz alaitu ditzake ekimenak oro.


Dantzaldi gidatuak ere eskaintzen ditu Oberena fanfarreak. Jendea dantzan jarriko dute taldeko musikariek eta dantza maisuek. Emanaldi horiek egokiak dira edozein ospakizunetarako. Gainera, aukera dago ere dantza emanaldia eta herri dantzaldia kontratatzeko.

Ttikien emanaldiak
Dantza talde nagusiak bezala, talde ttikiak ere emanaldiak eskeintzen ditu. Normalean iraupen txikiagokoak, baina kalitate onekoak. Izan ere, Oberenako dantzari ttikiek errepertorio zabal dute plazara ateratzeko. 

Dantza ikusgarriak 

20-Eka-2015 22:33, NIKON CORPORATION NIKON D4, 3.2, 24.0mm, 0.008 sec, ISO 2000
 

Ordu bete, ordu bete eta erdi ingurukoak izan ohi dira emanaldi hauek. Eszenatokiaren gainean egiteko emanaldiak dira, eta argi efektuak ere erabiltzen ditu. Musika eta dantza uztartzen dituzten ikusgarriak dira. Azken aldian hainbat egin dira: Naxeran, Barakaldon, Artikan, Iruñeko Ziudadelan …

Kontaktua
Oberena dantza taldearekin e-posta bidez kontaktatu dezakezu, baita (+0034) 664 693 755 telefono zenbakira deituz ere.