Oroitzapen hutsak

Fitxa

Izenburua: Oroitzapen hutsak
Luzera: Ordu eta erdi
Parte hartzaileak: Oberenako dantzariak eta musikariak, Karrikiri taldeko aktoreak eta gonbidatutako musikariak.
Estreinaldia: Agoizko Kultur Etxean, 2017ko abuztuaren 24an, Nafarroako Gobernuaren Kultur programazioaren baitan.
Argazkiak: Klik egin hemen Irati Aizpuruaren argazkiak ikusteko

 

Laburpena

Oroitzapen hutsak antzerkia, musika eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna da. Oberena dantza taldeko dantzari eta musikariek, gonbidatutako musikariek eta Karrikiri antzerki taldeko bi kidek parte hartzen dute bertan. 2017ko abuztuaren 24an aurkeztu zen lehenbiziko aldiz Agoizko Kultur Etxean, Nafarroako Gobernuak antolatutako Kultur programazioaren baitan.

Izenburuak azaltzen duen gisan, oroitzapenak daude ikuskizun honen oinarrian. Norbanakoen oroitzapenak eta oroitzapen kolektiboak. Oroitzapen orokorrak eta oroitzapen zehatzak. Izan ere, oroitzapenik gabe, ez da bizirik. Bizitakoa gorde egiten da pertsonen buruetan, eta, askotan, gorde egiten da kolektiboen historian ere. Ikuskizun honetan Jose Angel Dorremotz ttunttunero almandoztarraren memoria gordetzeko ahalegintxo bat egin dute aktore, dantzari eta musikariek. Nafarroako tradizioetan ezinbesteko pertsona horri aitortza egin nahi diote taularatutako solas, doinu eta dantzek.

Ikuskizunak bi istorio paralelo kontatzen ditu. Benetakoa da bata, fikziozkoa bestea. Protagonista, behin ere ageri ez den emakume bat da: Katali. Alzheimerrak jota dagoen gaixo bat da, eta fisikoki agertzen ez bada ere, momentu oro present izanen da oholtzan, gurpildun aulki baten bidez. Ikuskizunaren hasieran bi lagun agertuko dira oholtzan: medikua eta Peru, Kataliren semea. Haiek gidatuko dute ikuskizunaren haria. Gorde eta galtzen diren oroitzapenen inguruan mintzatuko dira; oroitzapen hutsez eta hustutako oroitzapenez. Katalik barne-barnean errotutako oroitzapenak ditu oraino, soinu eta hotsek azalera ateratzen dituztenak. Sukaldeko tresnek, adaxkek, haizeak, ezkilek… soinu bakoitzak oroitzapen bat ekarriko dio gogora. Gisa horretan ezagutuko dugu Kataliren istorioa –fikziozkoa hau–, baita, hari loturik, Jose Angel Dorremotz ttunttuneroarena ere – benetakoa–.

Oroitzapenen bidai horrek alzheimerra duen emakumearen istorioa ezagutzera eramanen du ikuslea: Aurizko haurtzaroko bizipenetatik, Otsagabian irakasle lanetan hasi zen arte. Eta, tartean, haren bizitzako pertsonarik garrantzitsuenetako baten istorioa agertuko da, herriko bestak alaitzera joaten zen ttunttuneroarena: Jose Angel Dorremotz. Hark alaitzen zituen Auritz eta Eugiko bestak, besteak beste. Baztanen ere jotzen zuen txistua, noski. Maisuki, gainera. Auritz eta Eugira oinez joaten zen, basoan barna, eta han ematen zituen bestetako egunak txistua jo eta jo. XIX. mendean gertatu zen hori, bere aita Mañuel Dorremotzen bideari jarraiki. Jose Angel eta Mañuel, bi izen horiek dira mende horretan gorde diren Nafarroako txistularien erreferentziarik zaharrenak.
Ikuskizun honetan hainbat herritako dantza tradizionalak ez ezik (mutil dantzak, irri dantzak, Otsagabiko dantzak, Baxenafarroako dantzak, ingurutxoa…), ikuskizunerako propio sortutako dantzak ere taularatu dira (tartean, makil dantza eta mutxikoa). Dantza berezienetako bat Aurizberriko kanta zaharrekin sortutako Irradaka izan da, dantza eta kantua nahasten dituen koreografia. Horretarako, Txema Hidalgok argitaratutako Nafar aire zaharretan kanta bildumetatik hartutako kantak erabili dira.

Istorioa, bereziki Auritzen kokaturik dagoenez, bertako dantzek garrantzia handia dute ikuskizunean. Are, herri horretako ingurutxoaren moldaketak ixten du emanaldia. Hain zuzen ere, ingurutxoa da Nafarroako dantza sozialik zabalduena, tokian toki izen ezberdina badu ere. Dantzek ere herrien bizipenak eta historia gordetzen dute. Batzuk galdu egin dira, baina, Kataliren gaixotasunak ez bezala, horrek badu konponbiderik. Aurizko ingurutxoa galdu bazen ere, berreskuratu egin zuten. Memoria kolektiboaren aldeko aldarria bat ere bada, beraz, ikuskizuna.

 

Parte hartzaileen fitxa:

Jose Angel Dorremotz
Javier Zubiri
Peio (Kataliren semea)
Karlos Goñi
Medikua
Panpi Mailharin

Zuzendaria
Iker Tubia
Gidoia
Iker Tubia
Ideia originala
Irune Tubia eta Iker Tubia
Dantza zuzendariak
Irune Tubia eta Iker Tubia
Musika zuzendaria
Rikardo Madinabeitia

Txistulari banda
Rikardo Madinabeitia (lehenbizikoa)
Ainara Martínez (bigarrena)
Xabier Olazabal (silbotea)
Odei Carte (atabala)

Fanfarrea
Rikardo Madinabeitia (txistua)
Ainara Martínez (txirula)
Xabier Olazabal (akordeona eta silbotea)
Rosa Llanos (akordeona)
Migel Idareta (akordeona)
Asier Azparren (lehenbiziko biolina)
Luis Rodríguez, (bigarren biolina eta ahotsa)
Ane Ibáñez (bigarren biolina)
Uxue Monreal (flauta)
Juan Manuel Ekai (gitarra)
Ibai Osinaga (tuba)
Fermín Los Arcos (gaita)
Odei Carte (perkursioa)
Javier Tubía (perkusioa)

Gaita taldea
David Carmona (lehenbiziko gaita)
Javier Arteta (bigarren gaita)
Josetxo Rodríguez (atabala)

Dantzariak
Ainhoa Izkue
Aitor Baztarrika
Amaia Azkona
Amaia Latasa
Ander Paternain
Anayda Prados
Arkaitz Zubieta
Asier Baztarrika
Iker Miró
Iker Tubia
Iñigo San Martín
Ione Lopez
Irune Tubia
Izaskun San Martín
Jaizkibel García
Josune Egea
Jon Labaien
Laura Artze
Leire Eseberri
Maider García
María Argain
Mikel Mugeta
Nerea Arrarats
Oier Urra
Peio Arteta
Sara Aniz
Sergio Milagros
Silvia Milagros

Teknikariak
Fermín Izko

Off narrazioa
Iker Tubia

Dantzak eta musika
Aurizko dantzak 7 (mazurka)
Aunitz urtez (mutil dantza)
Arduarena (mutil dantza)
Kintoan barna makil dantza (Kerestuen dantza)
Iruten ari nuzu (jauzia)
Aurizko dantzak 6 (biribilketa)
Prioreen eta zerbitzarien hautatzea Hirugarren karrika soinua (Irri dantza)
Christine (mazurka)
Irradaka (Aurizberriko kanta herrikoiak)
Makilariena (Baxenafarroko dantzak)
Eskualdunak (Baxenafarroko dantzak)
Polka berria (Baxenafarroko dantzak)
Painolo dantza (Otsagabiko dantzak)
Enperador (Otsagabiko dantzak)
Modorro (Otsagabiko dantzak)
Jota (Otsagabiko dantzak)
Aurizko ingurutxoa
Aurizko dantzak 8 (biribilketa)

Musika moldaketak
Aurizko dantzak: A. Irigarai, Rikardo Madinabeitia
Irradaka: Aitor Urquiza
Christine: Xabier Olazabal
Aunitz urtez eta Ardoarena: Aitor Urquiza
Iruten ari nuzu: Rikardo Madinabeitia
Kintoan barna makil dantza: Javier Zubiri
Polka berria: Rikardo Madinabeitia

Koreografiak
Kintoan barna makil dantza: Iker Tubia
Iruten ari nuzu: Irune Tubia
Prioreen eta zerbitzarien hautatzea: Iker Tubia
Mazurka: Oberena dantza taldea
Irradaka: Irune Tubia
Aurizko ingurutxoaren moldaketa: Iker Tubia

Jantziak
Oberena dantza taldea
Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
Iruña Taldea Euskal Kultur Elkartea