Fanfarrea

Musikarien eske dabil Oberena fanfarrea. Taldean aritzeko kideak behar ditu, edozein musika tresna jotzen dutela ere. Izena emateko hiru bide daude: 664 693 755 telefono zenbakira deituta, fanfarrea@oberenadantzataldea.eus edo oberenadt@oberenadantzataldea.eus helbideetara idatzita, edota entsegu batetara agertuta. Fanfarrea asteazkenetan biltzen da 20:00etan Oberenan.