Taldea

Oberena dantza taldea 100 dantzari eta musikarik baino gehiagok osatzen dute. Dantzariak hainbat taldetan antolaturik daude: Dantzari nagusien taldea 43 kidek osatzen dute, Oberena gaztea taldea 15 neska-mutilek, eta ttiki eta ertainak, 26 dantzari dira. 13 musikariz osatutako fanfarrea ere badu Oberenak, eta 2014an txistu eskola berreskuratu zen, hamar bat ikaslerekin.

2012an dantzari beteranoen taldea sortu zen, taldean urte luzez dantzan aritu diren lagunek osatua. Hilabetean bitan elkartzen dira entsaiatzeko, eta bi jaialditan parte hartzen dute: Gure Dantzak eta abenduaren 3ko Oberenako dantzarien eguna. Talde horretan 23 lagun biltzen dira. Helduendako ikastaroa batik bat dantzarien gurasoez osaturik badago ere, edozeinek parte har dezake. Gaur egun 17 lagunek osatzen dute talde hori.

Oberena dantza taldeko kideak, 2017ko abenduaren 3an

Oberena dantza taldeko kideak, 2017ko abenduaren 3an

Dakizkigun dantzak

Nafarroako dantzak: Iruñeko jota, Jaurrietako neska dantza, Arraiozko maiak (maiatzeko erreginak), Otsagabiko makil dantza, Cortesko dancea, Baztango irri dantzak, Goizuetako zahagi dantza, Baztango sagar dantzak, Baztango mutil dantzak, Lesakako ezpata dantza, Berako makil dantzak eta bordon dantza, Arantzako dantza luzea, Zangozako jota, Tuterako jota, Agoizko txokolatearen jota, Lizarrako larrain dantza, Faltzesko zinta dantza, Iribasko ingurutxoa, Imozko eskudantza, desmayo, la balsa, Baxenafarroko inauteriak, dantza-luze, jauziak, Pilindros jota, Olagueko esku dantza, xoxo dantza, Kauteroen dantzak, Lantzeko inauteriak, Monteagudoko dancea, ballestas, San Juan bezperako Iruñeko soka dantza, Urdiaingo kantaita, Tuterako inauterietako polka, Aurizko prioreen dantza, Aurizko ingurutxoa, Alkozko ingurutxoa, Izabako ttunttuna, Arrosadiko ttunttuna, Txantreako ttunttuna, Leitzako ingurutxoa, Orbaizetako joko dantza, Berako inauteriak: inudeak eta artzainak, Azpilagañako ezpata dantza, Arrosadiko soka-dantza.EH
Zuberoako dantzak: Maskaradetako dantzak, Zuberoako makil dantza.
Lapurdiko Dantzak: Lapurdiko inauteriak, zapatagin dantza, Betteluren fandangoa.
Arabako dantzak: Eltziegoko dantzak, Biasteriko jota, txulalai.
Gipuzkoako dantzak: Zinta dantza, igitai dantza, batelerak, matelota, arku dantza, brokel dantza, boastitzea, uztai dantza, makil handiena, makil txikiena, jorrai dantza, fandango eta arin-arin, aurreskua, ezpata dantza, sorgin dantza, San Juango zortzikoa, soka-dantza.
Bizkaiko dantzak: Lekeitioko andrazkoen aurreskua, kaxarranka, Xemeingo ezpata dantza, mahaigainekoa, dantzari-dantza, gorularien arku dantza eta domingillo, aurreskua.
Bertze dantza batzuk: Amaia ezpata dantza, Debako martxa, orpo-punta polka, polka berria, ipurdi dantza, irradaka, Kintoan barna makil dantza, Mesias Sarritan, Hator-hator, scotish, mazurka, habanera.