Lizarren Doinua
Oberenako dantzari ttikien taldeak aurkezturiko obra da Lizarren doinua, antzerkia eta dantza uztartzen dituena. 70. urteurrenaren karietara eskeini zuten lehenbiziko aldiz 2011ko azaroaren 19an, Nafarroako Antzerki Eskolan. Oberenako dantzari eta musikariekin batera aritzen dira Haizaldiko gatariak, Arrosadiko txalapartariak eta Azpilagañako Gartxot Erraldoi Konpartsa. Bestalde, ikusentzunezko euskarriak ere baliatzen ditu obraren zati batean, Jon Garaik egindako marrazki bizidunei esker. Ezbairik gabe, Oberenako dantzari ttikiek egin duten proiektu handienetariko bat izan da hau. Lan mardula eskatu zuen, baina 70 urte betetzeak ez zuen gutxiagorik merezi.
Javier Luis Tubia taldeko kidearen ipuin batean dago oinarriturik ikuskizuna: La gaita de Lizar. Istorioaren mamiari helduta, beste pertsonai eta mundu batzuetara eraman zuten Irune eta Iker Tubia gidoiaren egileek. Haiek zuzendu dute ikuskizuna ere.
Sinopsia:
Buruzagi maltzur batek munduko gaita guztien doinua bahitu du. Musika tresna hori jotzen saiatu zen, baina nahiko baldarra zenez, ez zuen lortu. Horregatik, azti baten laguntza izan du gaita guztiak isilarazteko. Baina mutiko batek aztiari aurre egin dio. Lizar du izena, eta arratsaldero arratsaldero bere gaita jotzen du soinua galdu ez dezan.
Egun batean, iturrira joatea ahantzi, eta aztiak Lizarren gaitaren doinua bahituko du; iturriaren barnean gatibu geratuko da. Oinatz eta Amets anai-arrebek misio bat izanen dute: Lizarren doinua askatzea. Horretarako erraldoiak herriko plazara eraman beharko dituzte, aurki hasiko diren herriko besten aurretik. Izan ere, hori da Lizarren doinua askatzeko modu bakarra. Amets eta Oinatz basoan barneratuko dira haien helburua lortzeko, eta hainbat abentura biziko dituzte.
Emanaldiak:
IRUÑEA
Data: 2011ko azaroaren 19a
Ordua: 18:00
Tokia: Nafarroako Antzerki Eskola
BERA
Data: 2012ko azaroaren 10a
Ordua: 18:00
Tokia: Berako Kultur Etxea
BURLATA
Data: 2012ko azaroaren 18a
Ordua: 18:30
Tokia: Burlatako Kultur Etxea
Parte-hartzaileak:
Aktoreak:
Saioa Urtasun (Amets)
Jon Urtasun (Oinatz)
Arkaitz Zubieta (Basajaun)
Josune Egea (Maritxokolti)
Julen Arrieta (Txori Erresinula)
María Argain (Basoko neskatila)
Leire Eseverri (Basoko neskatila)
Ander Olague (Basoko haurra)
Dantzariak:
Sara Aniz
Maria Argain
Nerea Arraras
Amaia Azkona
Andrea Eraul
Leire Eseverri
Maider Garcia
Ainhoa Izkue
Alicia Larequi
Olatz Larunbe
Amaia Latasa
Ione Lopez
Irati Matxiñena
Saioa Urtasun
Iker Abinzano
Asier Arrizabalaga
Aitor Baztarrika
Asier Baztarrika
Jon Dominguez
Xabier Iribarren
Antxon Izagirre
Ion Labayen
Ibai Murugarren
Ander Olague
Asier Oraa
Ander Paternain
Ander Palacios
Kamlesh Sola
Jon Urtasun
Irati Amatriain
June Aniz
Irene Araujo
Raquel Argain
Maider Ecay
Luna Gabari
Sira Gabari
Irati Garcia
Uxue Garcia
Bidane Legaz
Iratxe Legaz
Gurutze Oreja
Laura Rodriguez
Maialen Saez
Edurne Sanz
Amaia Sarasa
Irune Urra
Lorena Vergara
Jon Aniz
Ander Aranguren
Iker Baztarrika
Mikel Casado
Julen Garcia
Sergio Larraona
Iker Oreja
Adrian Rodriguez
Asier Torio
Musikariak:
David Carmona (gaita)
Jose Luis Belasco (tuba)
Jon Garay (txalaparta)
Miguel Idareta (akordeoia)
Rosa Llanos (akordeoia)
Fermin Los Arcos (perkusioa-txistua)
Ainara Martinez (txistua-txirula)
Uxue Monreal (flauta)
Garazi Oteiza (biolina)
Xabier Ramirez (akordeoia)
Luis Rodríguez (biolina-txistua-silbotea)
Iker Tubia (txalaparta)
Javier Tubia (perkusioa)
Ricardo Txokarro (gaita)
Amaia Uharte (abeslaria)
Aitor Urkiza (txistua-silbotea-txirula-ttunttuna)
Raul Vicente (atabala)
Igor Zabalza (akordeoia)
Erraldoiak:
Xabier Gartzia
Asier Rodriguez
Oier Urra
Peio Villarrubia
Errejidoreak:
Iker Tubia
Irune Tubia
Begiraleak:
Ana Barrio
Josune Egea
Jokin Garde
Mikel Mugeta
Silvia Milagros
Iñigo San Martin
Izaskun San Martin
Iker Tubia