Oberenak Baluarte bete du 75. urteurrenean

1.369 ikusle izan ziren Iturri zaharretik, indar berriz ikusgarrian. Hasiera-hasieratik berotu zen giroa, eta txalo zaparrada jaso zuten parte hartzaileek || 1.369 personas acudieron a ver el espectáculo Iturri zaharretik, indar berriz. El ambiente estaba caldeado desde el principio y los participantes recibieron una gran ovación

Lepo beterik. Halaxe zegoen atzo Baluarte, Oberena dantza taldearen 75. urteurreneko ekitaldi nagusia ikusteko. Iturri zaharretik, indar berriz taularatu zuten Oberenako dantzari eta musikariek, Valentziako etxeko banda sinfonikoarekin, Oberena abesbatzarekin eta Haizaldi taldeko gaita jotzaileekin batera. Orotara, 1.369 lagunek gozatu zuten ikuskizunaz. Harrera beroa izan zuen, eta hasiera-hasieratik txalo zaparrada jaso zuten parte hartzaileek.

Atzo, Oberena dantza taldeak esker mezua idatzi zuen bere Facebook orrian. Hala zioen: “Esker mila bihotz-bihotzez bart Baluartera gerturatu zineten guziei. Eta, nola ez, esker mila ikuskizuna aurrera eramateko modu batean edo bestean lagundu diguzuen talde eta norbanakoei. Parte hartzaileei, zer esan… ZORIONAK! 75. urteurrenari txapela dotore jarri diogu. Baina ez dugu bukatu, urteurrenak jarraitzen baitu. Gainera, ikuskizunean eman genuen mezuari forma ematen jarraitu behar dugu: iturri zaharretik, indar berriz. Aupa Oberena eta aunitz urtez!!”.

Oberena Baluarten

Dantzari eta musikariak, Baluarten

Oberena dantza taldea actuó el sábado en una sala principal de Baluarte abarrotada. Así transcurrió el acto central del 75 aniversario, ofreciendo el espectáculo Iturri zaharretik, indar berriz ante 1.369 personas que caldearon el ambiente desde el principio y ovacionaron en varias ocasiones a los y las participantes. Una tarde que dantzaris y músicos de Oberena compartieron con la Banda Sinfónica de Valencia en Pamplona, el coro de Oberena y los gaiteros de Haizaldi.

Ayer Oberena dantza taldea agradeció el trabajo a todas las personas mediante Facebook, en un mensaje que decía lo siguiente: “Muchísimas gracias de corazón a todas las personas que acudisteis ayer a Baluarte. Y, como no, muchas gracias a las personas y grupos que nos habéis ayudado de una forma u otra para sacar el espectáculo. En cuanto a las y los participantes, qué decir… FELICIDADES! Hemos puesto la guinda al aniversario dignamente. Pero esto no ha terminado, seguimos con el aniversario y, sobre todo, seguimos trabajando para que el mensaje que subimos al escenario tenga continuidad: iturri zaharretik, indar berriz. ¡¡Aupa Oberena y por muchos años!!“.