Ailegatu da egun handia

Oberena dantza taldeak Iturri zaharretik, indar berriz ikuskizuna taularatuko du gaur 20:00etan Baluarteko areto nagusian || Oberena dantza taldea ofrece hoy el espectáculo Iturri zaharretik, indar berriz en la sala principal de Baluarte a las 20:00

75 urte. Dagoeneko 75 urte ditu Oberena dantza taldeak. Gaur urteurreneko ekitaldien gailurrera ailegatuko da taldea, eta txapela jantzioko diote urtemugari. Baluarten izanen da, 20:00etan, Iturri zaharretik, indar berriz ikusgarriarekin. Oberena dantza taldeak ez ezik, Oberenako abesbatzak, Valentziako etxeko banda sinfonikoak, Haizaldi gaita jotzaile taldeak eta Arrosadiko txalapartariek parte hartuko dute. Orotara 200 lagun baino gehiago bilduko dira oholtza gainean, musika, kantua eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna eskaintzeko. Oraindik ere sarrerak eskuratu daitezke, Baluarteko leihatilean eta Interneten.

75 años. Oberena dantza taldea ha cumplido 75 años y hoy lo celebrará por todo lo alto, poniéndole así la guinda a los actos del aniversario. Será en Baluarte, a las 20:00 con el espectáculo Iturri zaharretik, indar berriz. Junto al grupo de dantza estarán el coro Oberena, la Banda Sinfónica de la Casa de Valencia en Pamplona, los gaiteros de Haizaldi y txalapartaris de Arrosadia. En total subirán al escenario más de 200 personas para sacar adelante este espectáculo de música, canto y danza. Todavía quedan entradas que se pueden adquirir en la ventanilla de Baluarte o en Internet.