Iruñeko alkatearekin bildu da Oberena dantza taldea

Eguerdian Joseba Asironek Oberenako bi dantzari hartu ditu Udaletxean, eta urteurrenaren berri eman diote. Baluarterako gonbidapena ere luzatu dioete udal gobernuko kideei || Al mediodía Joseba Asiron ha recibido a dos dantzaris de Oberena en el Ayuntamiento y estos le han informado sobre el aniversario. También han invitado al equipo de gobierno a asistir al acto de Baluarte

Iruñeko Udaletxean izan dira gaur Oberena dantza taldeko bi kide. Joseba Asiron alkateak haren bulegoan hartu ditu taldearen 75. urteurrenaren berri izateko. Hala, 2015ean egindako jarduerak eta 2016an eginen direnak izan dituzte hizpide. Txostena eman ondoren, otsailaren 20an Baluarten taularatuko den Iturri zaharretik, indar berriz ikuskizunera joateko gonbitea luzatu diote taldeko kideek.

Asironek gogotsu aditu ditu azalpenak, eta taldearen historiari buruzko galderaren bat ere egin du. Dena den, urteurrena ez da bilerako gai bakarra izan. Oberenako kideek herri kulturan dabiltzan taldeen hitzarmenari buruzko kezka ere helarazi diote. Izan ere, 2007. urtetik murrizketak izugarriak izan dira. Garai hartan bospasei emanaldi izaten zituzten taldeek, eta orain bi baizik ez. Gainera, gaur egun diru gutxiago jasotzen da hitzarmen emanaldi bakoitzeko: 560 euro jasotzen zen lehen emanaldi bakoitzarengatik, eta 325 euroren bueltan izaten da orain. Afera aztertuko dutela erantzun du Asironek.


Dos miembros de Oberena dantza taldea han estado hoy en el Ayuntamiento de Pamplona. El alcalde Joseba Asiron los ha recibido en su despacho para informarse del 75 aniversario del grupo. Así pues, se le ha hecho saber las actividades realizadas en 2015 y las que están por llegar en 2016. Se le ha entregado un dossier y también se le ha invitado al gobierno municipal a que asista al espectáculo que ofrecerá Oberena en Baluarte el día 20 de febrero: Iturri zaharretik, indar berriz.

Asiron ha escuchado con entusiasmo y ha preguntado algún dato histórico del grupo. De todas formas, el aniversario no ha sido el único tema que han tratado. Los miembros de Oberena le han mostrado su preocupación por las actuaciones de convenio, puesto que los recortes desde el año 2007 han sido enormes. Entonces cada grupo solía tener entre 5-6 actuaciones, pero ahora solamente son 2. El precio de la actuación también ha disminuido mucho respecto a aquel año: antes rondaba los 560 euros por actuación, y ahora son unos 325. Asiron ha prometido que revisarán este tema.