Inauterietarako egitarau zabala aurkeztu dute auzoan

Oberena dantza taldeak Lapurdiko inauteria aterako du karrikara otsailaren 10ean, Azpilagaña eta Arrosadiko inauterietan. Aurretik hitzaldiak, tailerrak eta erakusketa izanen dira || Oberena dantza taldea sacará a la calle el carnaval de Lapurdi el 10 de febrero, en los carnavales de Azpilagaña y Arrosadia. En las fechas próximas habrá charlas, talleres y exposición

2018-01-30 12:56

Aurtengo inauteriak jarduerez beterik heldu dira auzora. Otsailaren 10ean ospatuko dira inauteriak Azpilagañan eta Arrosadian, eta aurten Lapurdiko mozorroak ikusiko dira auzoko karriketan barna. Izan ere, Lapurdiko inauteriak aterako dira kalera. Oberena dantza taldeak Lapurdiko dantzak plazaratuko ditu, auzoko gazteek Zanpantzarren epaiketa eginen dute, eta auzokide guzien artean besta handia izanen da.

Egitarau zabala prestatu dute aurtengo inauterietarako. Goizean tikiak aterako dira kalejiran, Azpilagañako Jai Batzordearen lokalean hamaiketakoa hartu ondotik. Puska biltzea eginen dute auzoan barna, eta, ondoren, 14:30ean bazkaria izanen da Zabaldi elkartean. Ekitaldi nagusia, arratsaldean izanen da: Lapurdiko inauteriak. Manuel Turrillas plazan Lapurdiko dantzak plazaratuko ditu Oberena dantza taldeak, eta, ondotik, kalejira eginen dute. Ibilbidearen bukaeran Zanpantzar epaitu eta erreko dute, eta eguna borobiltzeko, merendua eta gaupasa izanen dira Sanfermin peñan.

Bestelako egitasmoak

Baina egitaraua zabalagoa da, otsailaren 10aren aurretik ere izanen baita zerekin gozatu. Ostegunera arte Lapurdiko inauteriei buruzko informazioa biltzen duten afixak paratu ditu Oberena dantza taldeak Arrosadiko liburutegian, eta, ostiraletik aurrera, Hegoalde ikastolan izanen dira ikusgai. Ikastolan Lapurdiko inauterietako pertsonaien jantzien erakusketa ere izanen da. Mozorro tailerrak antolatu dituzte otsailaren 6 eta 7an, Arrosadiko Auzo Etxean eta Azpilagañako Jai Batzordearen lokalean, hurrenez hurren. Bestalde, Lapurdiko inauteriei buruzko hitzaldi bana eskainiko dira otsailaren 5ean eta 7an. Lehenbizikoa Azpilagañan, bigarrena Arrosadian.

Lapurdiko inauteriak Oberenako dantzarien egunean

Lapurdiko inauteriak Oberenako dantzarien egunean

Este año los carnavales del barrio ofrecerán muchas actividades. Los carnavales se celebrarán el día 10 de febrero en Azpilagaña y Arrosadia y este año se sacará a la calle el carnaval de Lapurdi. Oberena dantza taldea se encargará de las danzas de dicho carnaval y los y las jóvenes del barrio prepararán el juicio a Zanpantzar. Será una gran fiesta organizada entre todas y todos.

Los carnavales de este año cuentan con un extenso programa. Por la mañana los txikis realizarán una kalejira por el barrio, después de tomar el almuerzo en el local de la Comisión de Fiestas de Azpilagaña. A las 11:30 harán la puska biltza o cuestación por el barrio y a las 14:30 será la comida popular en la sociedad Zabaldi. El acto central está programado por la tarde: los carnavales de Lapurdi. Oberena dantza taldea ofrecerá una pequeña actuación en la plaza Manuel Turrillas y, después, seguirán en kalejira, hasta que al final se juzgue a Zanpantzar y sea condenado a morir en la hoguera. La jornada finalizará con un lunch y gaupasa en la peña Sanfermín.

Otras actividades

Pero el programa será más extenso, ya que habrá actividades antes del 10. Hasta el jueves se podrán visitar unos paneles explicativos sobre el carnaval de Lapurdi que ha preparado Oberena dantza taldea en la biblioteca de Arrosadia. A partir del viernes, los paneles estarán en la ikastola Hegoalde junto a una exposición de trajes. Además, se realizarán talleres de disfraces el 6 de febrero en el CCIS de Arrosadia y el 7 en el local de la Comisión de Fiestas de Azpilagaña. También se ofrecerán charlas sobre el carnaval labortano el día 5 de febrero en Azpilagaña y el 7 en Arrosadia.