Bortzirietako dantzak plazaratuko ditu Oberenak bere egun handian

Oberena dantza taldeko belaunaldi guziek elkarrekin eginen dituzte Lesakako, Igantziko, Berako eta Arantzako dantzak. Eguerdian izanen da emanaldia, kiroldegian || Todas las generaciones de Oberena dantza taldea bailarán juntas las danzas de Lesaka, Igantzi, Bera y Arantza. El acto central será al mediodía en el polideportivo

2025-12-02 16:30

Oberena dantza taldearen eguna ospatuko da bihar, abenduaren 3a, eta belaunaldi guziek elkarrekin dantzatuz eginen dute beste behin ere. Aurten Bortzirietako dantzak plazaratuko dituzte, eta Igantziko ezpata-dantza eta makil-dantzak estreinakoz eginen dituzte, aurten Amadeo Arretxerekin ikasi baitituzte.

Horietaz gain, Lesakako, Berako eta Arantzako dantzak eginen dituzte talde guziek elkarrekin. 12:00etan izanen da emanaldia, kiroldegian, eta ondotik haurrendako hamaiketakoa eta helduendako bazkaria izanen dira. Arratsaldean bazkalondoa luzatu eginen da bingoan, musikan eta dantzan.

Emanaldi nagusiko informazio guzia hemen.