ODT Eguna 2025

Gaurko emanaldia:

Aurten Bortzirietako dantzak eskainiko ditu Oberena dantza taldeak; baina lau herrik baizik ez dituzte haien dantzak mantendu edota berreskuratu: Bera, Lesaka, Igantzi eta Arantza.

Lesakako ezpata-dantza
Bortzirietako dantzarik ezagunena Lesakako zubigainekoa da, baina ezpata-dantzak egun osoa irauten du. Uztailaren 7an, San Fermin egunez, ezpata-dantzariak karrikara ateratzen dira prozesioan. Ezpata-dantza izan arren, makila luzeak erabiltzen dira dantzariak lotzeko. Aitzin-eskua da gidaria, eta hari segika gurutzeak egiten dituzte karrika inguruan. Ezpata-dantzariek zeharkakoa egiten dute, makilei lotuta, Ziobiko Plazan eta Plaza Zaharrean. Bukatzeko, zubigainekoa egiten dute Onin ibaiaren inguruan; aitzin-eskuak zubiaren gainean, eta gainerakoak petril banatan gora eta behera.

Igantziko ezpata-dantza eta makil-dantzak
San Migel egunez dantzatzen dute Igantzin, irailaren 29an. Goizean ezpata-dantza eta makil-dantzak egiten dituzte herriko etxearen aurrean. Dantza hauek 1936ko gerraz geroztik galduta zeuden, eta gaur egun egiten dena 1999. urtean abiatutako ikerketari esker berreskuratu zuten. Amadeo Arretxe Igantziko txistularia eta dantza maisua arduratu zen dantzari forma eta musika emateaz, Lesakakoa erreferentzia hartuta. 2004an karrikaratu zen Igantziko ezpata-dantza hori, eta gaur plazaratuko du Oberena dantza taldeak estreinakoz, Arretxek berak berriki erakutsi baitigu.

Lesakako soka-dantza
San Fermin egunez ere, baina arratsaldez, dantzan segitzen dute ezpata-dantzariek. Plaza Zaharrean egiten dira arratsaldeko dantzak: zantzo monona, esku-dantza, aitzin eskuaren agurra, jota eta porrusalda. Zantzo monona plazaren inguruan egiten dute ezpata-dantzariek, eta jarraian, bikoteak hartuta egiten dute esku-dantza. Ezpata-dantzarien aitzin-eskua arduratzen da ohorezko agurra dantzatzeaz, eta denek elkarrekin fandangoa eta arin-arina egiten dute bukatzeko.

Bandera arbola
Nafarroako zenbait herritan herriko bandera dantzatzen dute herriko bestetako egun nagusian edota herriko beste besta inportanteetan. Bortzirietan bandera arbo(la)tzea esaten diote horri, eta bestetako egun handian ez ezik, Besta Berrin ere egiten dute. Beran, Igantzin eta Lesakan, zinegotzi bat arduratzen da bandera dantzatzeaz. Gaurko emanaldiko bi bloke nagusiak banatzeko baliatuko dugu dantza hau.

Berako bordon-dantza eta makil-dantzak
Abuztuaren 3a da Berako bestetako egun handia, eta han ere erritu dantzak dituzte. Meza nagusiaren ondotik, bordon-dantza eta makil dantzak egiten dituzte herriko etxearen aitzinean. Dantza hauek galdu ziren, eta 1942an aurreskua eta makil-dantzak berreskuratu zituzten, baina 1953an berriz utzi zioten dantzatzeari. Gure Txokoak egin zuen azken berreskurapen lana, 1965tik aurrera; makil-dantzena 1974an burutu zen, eta bordon-dantzarena, 1979an.

Arantzako dantza luzea
Abuztuaren 15ean, Arantzako bestetako egun nagusian, dantza luzea egiten dute herriko frontoian. Dantza dakien edozeinek parte har dezake, baina hori bai, dantzarako jantziak soinean. Zenbait atal dituen soka-dantza bat da, garai batean inauterietan eta sanjuanetan ere egiten zena. Dantza hauek osatzen dute zikloa: mutil-dantza, soka-dantza, neska-dantza, hiru bueltakoa eta zubi-dantza. Arantzan generoaren arabera bereizten dira dantzak, eta sokan lotuta daudelarik denak elkarrekin aritzen dira; Oberena dantza taldean, berriz, dantzari guziek parte hartzen dute dantza guzietan.

Lesakako zubigainekoa, 2022. urtean. DANTZAN.EUS

Repertorio:

Oberena dantza taldea ofrecerá este año danzas de Bortziriak; pero de las cinco villas solo cuatro han mantenido o recuperado sus danzas: Bera, Lesaka, Igantzi y Arantza.

Ezpata-dantza de Lesaka
Bortzirietako dantzarik ezagunena Lesakako zubigainekoa da, baina ezpata-dantzak egun osoa irauten du. Uztailaren 7an, San Fermin egunez, ezpata-dantzariak karrikara ateratzen dira prozesioan. Ezpata-dantza izan arren, makila luzeak erabiltzen dira dantzariak lotzeko. Aitzin-eskua da gidaria, eta hari segika gurutzeak egiten dituzte karrika inguruan. Ezpata-dantzariek zeharkakoa egiten dute, makilei lotuta, Ziobiko Plazan eta Plaza Zaharrean. Bukatzeko, zubigainekoa egiten dute Onin ibaiaren inguruan; aitzin-eskuak zubiaren gainean, eta gainerakoak petril banatan gora eta behera.

Ezpata-dantza y makil-dantzak de Igantzi
San Migel egunez dantzatzen dute Igantzin, irailaren 29an. Goizean ezpata-dantza eta makil-dantzak egiten dituzte herriko etxearen aurrean. Dantza hauek 1936ko gerraz geroztik galduta zeuden, eta gaur egun egiten dena 1999. urtean abiatutako ikerketari esker berreskuratu zuten. Amadeo Arretxe Igantziko txistularia eta dantza maisua arduratu zen dantzari forma eta musika emateaz, Lesakakoa erreferentzia hartuta. 2004an karrikaratu zen Igantziko ezpata-dantza hori, eta gaur plazaratuko du Oberena dantza taldeak estreinakoz, Arretxek berak berriki erakutsi baitigu.

Soka-dantza de Lesaka
San Fermin egunez ere, baina arratsaldez, dantzan segitzen dute ezpata-dantzariek. Plaza Zaharrean egiten dira arratsaldeko dantzak: zantzo monona, esku-dantza, aitzin eskuaren agurra, jota eta porrusalda. Zantzo monona plazaren inguruan egiten dute ezpata-dantzariek, eta jarraian, bikoteak hartuta egiten dute esku-dantza. Ezpata-dantzarien aitzin-eskua arduratzen da ohorezko agurra dantzatzeaz, eta denek elkarrekin fandangoa eta arin-arina egiten dute bukatzeko.

Bandera arbola
Nafarroako zenbait herritan herriko bandera dantzatzen dute herriko bestetako egun nagusian edota herriko beste besta inportanteetan. Bortzirietan bandera arbo(la)tzea esaten diote horri, eta bestetako egun handian ez ezik, Besta Berrin ere egiten dute. Beran, Igantzin eta Lesakan, zinegotzi bat arduratzen da bandera dantzatzeaz. Gaurko emanaldiko bi bloke nagusiak banatzeko baliatuko dugu dantza hau.

Bordon-dantza y makil-dantzak de Bera
Abuztuaren 3a da Berako bestetako egun handia, eta han ere erritu dantzak dituzte. Meza nagusiaren ondotik, bordon-dantza eta makil dantzak egiten dituzte herriko etxearen aitzinean. Dantza hauek galdu ziren, eta 1942an aurreskua eta makil-dantzak berreskuratu zituzten, baina 1953an berriz utzi zioten dantzatzeari. Gure Txokoak egin zuen azken berreskurapen lana, 1965tik aurrera; makil-dantzena 1974an burutu zen, eta bordon-dantzarena, 1979an.

Dantza luzea de Arantza