Azpilagañako ezpatadantza bigarrenez kaleratuko da

Oberena dantza taldeak 13 ezpata dantzari aterako ditu aurten. Aurretik, puska biltzea eginen dute Oberena Gaztea taldeak sortutako Olentzerorekin || Oberena dantza taldea sacará 13 ezpata dantzaris este año. Antes de bailar, harán una ronda por el barrio junto al Olentzero creado por Oberena Gaztea

2019-12-20 20:02

Iaz abiatutako tradizioari ezin hutsik egin bigarren urtean. Horrela sortzen baitira tradizioak, urterik urte berriz ere plazaratzen, berriz ere berritzen. Astelehenean Azpilagañako ezpata dantza plazaratuko dute Oberenako 13 ezpatadantzarik. 18:15ean izanen da, Migel Astrain karrikaren atzealdeko plazatxoan. Aurten berritasun txiki bat egin da karrikadantzan, eta iaz baino dantzari gehiago aterako dira plazara.

Olentzero ospatzen da egun horretan auzoan, eta Oberenak ere bere ospakizuna eginen du, auzoko kalejiran parte hartzen duela aprobetxaturik. Oberenako Olentzero 16:00etan abiatuko da, eta puska biltzean ariko dira dantzariak Arrosadia eta Azpilagaña auzoetan barna. Oberena Gaztea taldeak sortutako panpina sorbaldan hartuta, bertsoak eskainiko dizkiete parte hartzera animatu direnei.

Lau geldialdi eginen ditu Oberenakoen kalejirak. Lehenbizi, Arrosadiko eta Azpilagañako Gazte Mugimenduarekin elkartuko da Alfredo Floristan plazan, gero Albeniz ostatutik pasako da, hirugarren geltokia Azpilagañako Erretiratuen Elkartea izanen da, eta, azkena, Luis Morondo karrikako etxabean. Han, Tubia-Barberia familiak prestatutakoak jan eta edanen dituzte dantzariek, eta ezpata dantzariek haien jantziak paratuko dituzte soinean.

Ezpata dantza, plazara

Jan-edan kontuak bukatuta, ezpata dantza plazaratzeko tenorea izanen da. 18:10ean abiatuko dira ezpata dantzariak karrikadantzan, Migel Astrain karrikako atzealdea zeharkatuz. Plazara iristean, zortzikoa eta ezpata dantza eginen dituzte, eta karrika dantzarekin bukatu. Ondoren, zubia sortuko dute, Olentzero eta Mari Domingiri arrera egiteko. Betebehar protokolarioak bukatuta, Oberenako dantzariek Azpilagañako kalejiran parte hartuko dute. Dantzari ttikiak ere ariko dira hor.

Así se crean las tradiciones, volviendo a hacerlas año tras año. Por tanto, el segundo año no podría faltar la ezpata dantza de Azpilagaña que se estrenó en 2018. El lunes 13 ezpatadantzaris de Oberena bailarán la ezpata dantza a las 18:15 en la plazoleta trasera de la calle Miguel Astrain. Este año habrá una pequeña novedad en la karrikadantza y habrá un mayor número de dantzaris que el año pasado.

El día 23 de diciembre se celebra el Olentzero en el barrio y Oberena también hará su propia celebración, aprovechando que participará en el desfile del barrio. El Olentzero de Oberena partirá a las 16:00 y los dantzaris recorrerán los barrios de Arrosadia y Azpilagaña. Con el muñeco creado por el grupo Oberena Gaztea al hombro, se ofrecerán bertsos a quien se ha animado a participar.

La kalejira del Olentzero de Oberena tendrá cuatro paradas. En primer lugar, Oberena se reunirá con los y las jóvenes de Arrosadía y Azpilagaña (AAGM) en la plaza Alfredo Floristán, después pasará por el bar Albeniz, la tercera parada será en la Asociación de Jubilados de Azpilagaña y la última en la bajera de la calle Luis Morondo. Allí podrán disfrutar de la comida y bebida servida por la familia Tubia-Barberia y los y las ezpatadantzaris se pondrán sus trajes.

A por la plaza

Una vez terminado de comer y beber, será el momento de sacar la ezpata dantza. A las 18:10, las personas que bailen la ezpata dantza saldrán en karrika dantza por la calle Miguel Astrain. Al llegar a la plaza bailarán el zortziko y la ezpata dantza, y terminarán con la karrikadantza. A continuación, se creará un puente para recibir a Olentzero y Mari Domingi. Terminado el acto protocolario, Oberena dantza taldea participará en el Olentzero de Azpilagaña. En este caso, también estarán los grupos txikis.