Karlos III.aren gurutzea jaso du Oberena dantza taldeak

Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak eman du domina gaur goizean. Taldean izan diren eta ari diren musikari eta dantzari orori, eta gainerako taldeei ere eskaini diote saria || La presidenta de Navarra Uxue Barkos ha entregado la medalla esta mañana. El grupo ha ofrecido la cruz a todas las personas que han pasado y están en el grupo, también a los demás grupos de dantza

Nafarroako Gobernuak Carlos III gurutzea eman dio Oberena dantza taldeari, gaur goizean Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan egindako ekitaldian. Uxue Barkos lehendakariak eman du domina, eta Sergio Espuelas ordezkariak eta Aintzane Marin dantzariak jaso dute taldearen izenean. Ekitaldian eskerrak eman dizkiote gobernuari Oberenak egindako lana aitortzeagatik, eta euskal dantza kontuan hartzeagatik. Horregatik, saria Oberenako dantzari eta musikari guziei ez ezik, Nafarroan dantza tradizionalaren alde lanean ari diren guziekin partekatu nahi izan dute.

Maxi Aranburu eta lehenbiziko zortzikotearen izenak anitzetan zabaldu diren arren, gaurkoan dantza taldeko lehenbiziko emakumeen izenak ekarri dituzte gogora, gehienetan itzalean geratu baitira, nahiz eta historia luze honetan gehiengo izan diren taldean. Iturri zaharretik, indar berriz leloa aditu da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan, eta gazteei eskerrak emateaz gainera, txikien taldetik igaro diren lagun guziei gorazarre egin die Oberenak.

Gobernuari mezua

Nafarroako Gobernuari, eskerrak emateaz gainera, eskaria ere egin dio Oberena dantza taldeak: kultura eta folklorea babestu eta sustatu dezala. Lehendakariak eskaria kontuan hartuko duela esan du bere hitzartzean, eta haren gobernuak ez duela dantza tradizionala bazter utziko.

Bere hitzartzean eskerrak eman dizkie dantzariei: “75 urte bete dira Oberena dantza taldea sortu zutenetik, hiru belaunaldi ezberdinei gure folklorearen onena eman dien talde artistikoa, galdutako dantzak berreskuratzen, guziondako onuragarria den eskaintza erakargarria kontrastatzen eta zabaltzen. Nafarroarendako harro egoteko moduko afera da Oberena bezalako talde errotu eta kartsuko gazteek duten energia, inplikazioa eta gogoa”.

Mezu osoa irakurri


El Gobierno de Navarra ha entregado la cruz de Carlos III a Oberena dantza taldea en el acto que se ha celebrado esta mañana en el Instituto Navarro de Administración Pública. La presidenta Uxue Barkos ha entregado la insignia a Sergio Espuelas y Aintzane Marin, miembros del grupo y el primero delegado del mismo. En el acto han agradecido al gobierno el reconocimiento del trabajo efectuado por Oberena y el reconocimiento a las danzas tradicionales. Así pues, el premio se le ha dedicado no solo a todas las personas, dantzaris y músicos, que han participado en el grupo, también a todas las personas que trabajan en el ámbito de la danza tradicional en Navarra.

El nombre de Maxi Aranburu y de los ocho primeros dantzaris se ha mencionado muchas veces, y hoy han recordado los nombres de las primeras mujeres que participaron en Oberena dantza taldea, puesto que el trabajo de todas las mujeres de Oberena normalmente ha estado en la sombra, aun siendo ellas mayoría en el grupo. También se ha hecho hincapié en la importancia de la cantera, y se ha agradecido la participación de todas las personas que han pertenecido al grupo de txikis.

Mensaje al gobierno

Junto a un mensaje de agradecimiento, Oberena dantza taldea ha pedido que el Gobierno de Navarra apoye y fomente la cultura y el folclore. La presidenta ha conestado que toma el guante y que este gobierno no dejará de lado a la danza tradicional.

Barkos ha agradecido su labor a los dantzaris: “Se cumplen este año tres cuartos de siglo de la fundación de Oberena Dantza Taldea, grupo artístico que ha ofrecido a tres generaciones distintas, lo mejor de nuestro folklore, recuperando danzas perdidas, contrastando y ampliando una oferta atractiva para todos. Es un orgullo para Navarra contar con la energía, la implicación y el entusiasmo juvenil de un grupo tan arraigado y vibrante como Oberena”.

Lee el mensaje completo aquí

One thought on “Karlos III.aren gurutzea jaso du Oberena dantza taldeak

  1. […] batera etorri zen, baita han eta hemen jasotako omenaldiak ere: Azpilagañako jai batzordearena, Nafarroako Gobernuarena eta iruindarrena. Ezin ahantzi ere urteurreneko ekitaldien artean izan diren bi […]

Comments are closed.