Euskal Jaia borobildu asmoz

Oberena dantza taldeak Iruñerriko V. Euskal Jaian parte hartuko du bihar, eskualdeko hainbat talderekin batera. Goizean Alde Zaharreko kaleetan arituko dira dantzariak || Oberena dantza taldea participará en la V. edición de la Euskal Jaia junto a otros grupos de Iruñerria. Por la mañana los dantzaris saldrán en kalejira por el Casco Viejo

Bosgarrenez. Bosgarren aldia du dagoeneko Iruñerriko Euskal Jaiak, eta atzoko triki-poteoaren ondotik, bihar izanen du egun haundia. Oberena dantza taldea han izanen da urtero bezala, Iruñerriko dantzari, musikari, joaldun eta erraldoi konpartsekin batera. Hala, goizeko 10:00etan gosaria hartuko dute, eta ordu baten buruan aterako dira kalejirak. Aurten dantzari guziak elkarrekin joanen dira Alde Zaharreko kaleetan barna. 13:00etan elkartuko dira denak Udaletxeko plazan ekitaldi nagusia egiteko, eta ondoren, bazkari herrikoia izanen da Redin pasealekuan. Izan ere, lehenbizikoz karpa muntatu dute bestarako.

Borobila eginen dugu da aurtengo leloa, eta Oberena ere saiatuko da jarduna borobiltzen, gainerakoekin batera. Ez da hori izanen Euskal Jaiko ekitaldi bakarra, aitzitik. Goizean herri kirolak izanen dira, baita auto mozketa ere. Arratsaldean dantzaldia eskeiniko du Gathübi taldeak, Kaldereria kaleko ostatuek kontzertuak antolatu dituzte, eta 3indarrok elektrotxaranga Alde Zaharreko karriketan arituko da. Iluntzean kontzertuak izanen dira karpan.

Iruñerriko V. Euskal Jaia iragartzeko afixa

Iruñerriko V. Euskal Jaia iragartzeko afixa

Y ya van cinco. Mañana se celebra por quinto año consecutivo la Euskal Jaia de Iruñerria. Y como en todos estos años, mañana Oberena dantza taldea tampoco fallará y saldrá a las calles del Casco Viejo junto a otros grupos de dantza, música, joaldunak y gigantes. Eso será después de almorzar a las 10:00 en el paseo del Redín. A las 11:00 saldrán las kalejiras, en las que este año todos los dantzaris irán juntos, y terminarán en la plaza del Ayuntamiento a las 13:00 con el acto central. También habrá comida popular.

Borobila eginen dugu (la haremos redonda) es el lema de este año, y Oberena intentará aportar su granito para redondear la jornada, en la que habrá muchos más actos programados que los ya citados. Por ejemplo, por la mañana habrá deporte rural y desafío de cortar coches. Por la tarde habrá bailables a cargo de Gathübi en la carpa del Redín, que se instalará por primera vez este año. Los bares de Calderería también han organizado conciertos en la calle y la elektrotxaranga 3indarrok amenizará las calles del Casco Viejo. Por la noche habrá más conciertos en la carpa del Redín.

kartela defi

Aurtengo ekitaldien kartela