Otsailean ez da ikuskizunik izanen [BROMA]

Airean dago Iturri zaharretik, indar berriz ikusgarria. Otsailaren 20an ezinezkoa izanen da, eta 2016an egiteko eguna aurkitzea oso zaila da || No está nada claro si se podrá ofrecer el espectáculo Iturri zaharretik, indar berriz. El 20 de febrero será imposible, y es muy difícil encontrar una fecha para 2016

Zoritxarreko albistea. Ongi pentsatu ondoren, Oberena dantza taldeak publiko egitea deliberatu du: otsailaren 20an ez du Iturri zaharretik, indar berriz ikusgarria eskainiko. Baluarteko zuzendaritzaren nahaste baten ondorioa izan da. Izan ere, otsailaren 20a gorde zuten Oberena dantza taldearen 75. urteurreneko ikuskizunerako, baina Nafarroako Gobernuak egun hori behar du, ekitaldi ofizial baterako. Baluarte Fundazioaren baitan dago gobernua, eta hark du lehentasuna egun horretan auditorioa erabiltzeko.

Hasiera batean data aldatzea pentsatu zuten taldeko kideek, baina hori ez da hain erraza, ia urte osoa programaturik baitu Baluartek. Atzo urgentziazko bilera egin zuten Oberenako kide batzuek, baina oraingoz ez dago erabaki ofizialik ikuskizunaren inguruan. Hori bai, aurten egiterik ez badago, bertan behera utziko dute ikuskizuna. Are, urria aurretik egin beharko litzateke, gero abenduaren 3a prestatu beharra dagoelako. Beraz, litekeena da ikuskizunik ez izatea.

Azkenean egiten ez bada, sarreren dirua itzuli eginen da. Horretarako, urtarrilaren 4tik aurrera bulegora edo Baluarteko leihatilara joan beharko dute ikusleek, sarrera eskuan. Bihar bertan erabakiko dute dantzariek ikusgarria egiten denetz. Oberena dantza taldeak barkamena eskatu nahi die kaltetuei. Taldea bera ere atsekabeturik dago gertatutakoarekin, lan handia egin baitu ikusgarri berezi hau aurrera eramateko.

Ezeeetz!!! Broma da!

Ezeeetz!!! Broma da!

Malas noticias. Tras pensarlo muy bien, Oberena dantza taldea ha decidido hacerlo público: el 20 de febrero no ofrecerá el espectáculo Iturri zaharretik, indar berriz. Ha sido fruto de un malentendido de la dirección de Baluarte. El día 20 estaba reservado para el 75 aniversario de Oberena dantza taldea, pero ese mismo día el Gobierno de Navarra necesita el auditorio, para un acto oficial. El gobierno está dentro de la Fundación Baluarte, así que éste tiene prioridad para utilizarlo.

En un principio la intención era cambiar la fecha, pero eso no es tan fácil, dado que Baluarte tiene cerrada casi toda la programación. Ayer algunos miembros de Oberena se reunieron de urgencia para analizar la situación, pero todavía no han tomado una decisión definitiva. Sí que han decidido que el espectáculo no se hará si no es en 2016, tampoco más tarde de octubre, dado que tienen que preparar el 3 de diciembre que será especial. Así que es bastante probable que al final no haya espectáculo.

Si al final no se ofrece, se devolverá el dinero de las entradas. Para ello los espectadores deberán de ir a la oficina de Oberena o a la taquilla de Baluarte a partir del 4 de enero, con la entrada en la mano. Mañana se dará a conocer la decisión final. De todos modos, Oberena dantza taldea quiere pedir disculpas a los afectados. El grupo también está disgustado con lo ocurrido, ya que ha hecho un gran trabajo para llevar a cabo este espectáculo.