Yoar taldea omenduko du Oberenak San Juan bezperako soka-dantzan

Etzi izanen da soka-dantza, 20:30ean, Ilargienea parkean. Ondoren auzokoek ezin izanen dituzte suak piztu, udalak ez baitu baimenik eman || La soka-dantza será pasado mañana a las 20:30 en el parque Ilargienea. Después los y las vecinas no podrán encender las hogueras, ya que el ayuntamiento las ha prohibido

2022-06-21 11:30

San Juan bezperarekin batera Arrosadiko soka-dantza plazaratuko dute Oberenako dantzariek. Aurten Yoar taldea omenduko dute, eta haiei dantzatuko zaie agurra. Haiekin batera, auzokoak eta adiskideak sokara batuko dira, udaren hasiera elkarrekin dantzan ospatzeko. Txistulariek ere gonbidatu berezia izanen dute: Ismael Yague ariko da aurten Arrosadian jotzen. Hitzordua 20:30ean izanen da, Ilargienea parkean, eta ondoren ez da surik piztuko, Iruñeko Udalak debekatu baitu “sute arriskuagatik”.

Yoar taldeak Arrosadiko eta Azpilagañako haurrekin eta gazteekin egiten du lan aisialdia eskainiz eta lan komunitarioa eginez. Navarra Sumak Iruñeko alkatetza eskuratu zuenean hirian lan hau egiteaz arduratzen ziren taldeekin zuen hitzarmena eten zuen, zerbitzua pribatizatzeko. Hala ere, lanean jarraitu du Yoarrek, eta horregatik eginen dio omenaldia Oberena dantza taldeak.

Arrosadiko soka-dantza iragartzen duen afixa.

Arrosadiko soka-dantza iragartzen duen afixa.

Por víspera de San Juan, los dantzaris de Oberena bailarán la soka dantza de Arrosadia pasado mañana. Este año se homenajeará al grupo Yoar, a quien se le concederá el agurra de honor. Junto a ellas, vecinas y amigas se unirán a la soka para celebrar el comienzo del verano bailando cogidas de la mano. El gurpo de txistularis también tendrá un invitado especial: Ismael Yague tocará en la soka-dantza de Arrosadia. La cita será a las 20:30, en el parque Ilargienea, y después los y las vecinas no podrán encender las hogueras, ya que el Ayuntamiento de Pamplona las ha prohibido argumentando que “hay riesgo de incendios”.

Yoar es un grupo que trabaja con niños y jóvenes de Arrosadia y Azpilagaña ofreciendo ocio y haciendo trabajo comunitario. Cuando Navarra Suma consiguió la alcaldía de Pamplona, rompió el acuerdo con los diferentes grupos que se encargaban de este trabajo en la ciudad, privatizando el servicio. Sin embargo, Yoar ha seguido trabajando por y en el barrio, y  el Oberena dantza taldea ha querido poner en valor su trabajo.