Udari agur esateko, dantzarien kanpaldia

Ostiraletik igandera Uitziko aterpetxera joanen dira Oberenako dantzari ttikiak. Igandean bazkaria eginen dute gurasoekin batera || Los grupos txikis de Oberena pasarán el fin de semana en Uitzi. El domingo harán una comida también con padres y madres

2018-08-28 10:06

Uda bukatzear bada ere, onena ailegatzear da: Oberenako dantzarien kanpaldia. Urtero bezala, abuztu hondarrean asteburu pasa joanen dira dantzari ttikiak haien begiraleekin batera. Ostiralean hasi eta igandera arte, Uitziko aterpetxean izanen dira denak. Aurtengo gaia munduko dantzak izanen dira, eta hamaika jarduera antolatu dituzte hiru egunetan primeran pasatzeko.

Ostiralean abiatuko dira Uitzira. Hitzordua eguerdian da, Hegoalde ikastolaren parean. Itzulera 17:00ak aldera izanen da, baina zaila da zehazteko; izan ere, dantzako kanpaldiak bazkari handi batekin bukatu ohi dira, eta bertan, gurasoak, begiraleak eta ttikiak elkartzen dira. Aurten ere hala izanen da: 13:00etan egin dute hitzordua eta bazkaria Uitziko frontonean eginen dute.

Lehenbiziko egunean jolasak eginen dituzte arratsaldean, eta gauez, zentzumenak garatzeko gaubela. Larunbatean ginkanak hartuko du goiza eta arratsaldean Party jolasa. Gauean, berriz ere gaubela, baina bakoitzak dantza bat aurkeztu beharko du, eta gaua ezinhobeki bukatzeko, dantzaldia eginen dute.

Dantzari txikien txangoa Bertizen

Dantzari txikien txangoa Bertizen

Aun que el verano se termina, todavía queda lo mejor: el campamento para dantzaris de Oberena. Como todos los años, los últimos días de agosto dantzaris txikis y sus monitores pasarán el fin de semana de campamento, que este año será en el albergue de Uitzi. El tema de este año serán las danzas del mundo y se han preparado diferentes actividades para disfrutar desde el viernes hasta el domingo.

El grupo partirá el viernes a Uitzi a las 12:00 desde la ikastola Hegoalde. La hora de vuelta será sobre las 17:00, pero es más difícil de concretar, ya que los campamentos terminan con una gran comida en la que participan txikis, monitores y padres y madres. Este año la comida será a las 13:00 en el frontón del pueblo.

El primer día el grupo de txikis disfrutará de juegos por la tade y de una velada para trabajar los sentidos. La mañana del sábado la copará una gynkana y por la tarde tocará el juego Party. Por la noche, cada grupo tendrá que ofrecer un baile y después habrá baile.