Berrikuntzak

Berrikuntzak hasi dira Oberena Dantza Taldearen blog ofizialean. Hainbat irakurlek eskatu du bi blogak bakar batean batzea eta honela izanen da hemendik aitzina. Informaziorako soilik genuen bloga (oberenadantzataldeainfo) desagertu da eta blog honetan aurkituko dituzue guri buruzko atalak. Sailei dagokionez ez da aldaketarik izanen, beraz, “Taldea”, “Historia”, “Fanfarrea”, “Multimedia” eta “Agenda” atalek bere horretan jarraituko dute…

Gehiago irakurri

Santa Ageda bezpera

Bihar Santa Ageda eguna dugu. Euskal herritarrak, baina, gaur aterako dira urteroko gisan etxe guziak kantuz poztera. Etxez-etxeko eskean batzuk, tabernarik taberna beste batzuk, gure kulturak bizi-bizi dirau oraindik ere. Goizean eskolen txanda izan da, arratsaldean berriz, abesbatzak, folklore taldeak eta beste aterako dira eztarriak urratu arte eskean ibiltzeko asmoz. Arrosadian 20:00an aterako dira AEK…

Gehiago irakurri

Kultura berriz ere kolokan

Nafarroako herri ttikiak kulturaz ornitzen zituzten udaberriko eta udazkeneko programak bertan behera utzi ditu Nafarroako Gobernuak. Gure herrialdeko dantza taldeek “Ronda de Primavera” eta “Ronda de Otoño” deritzoten programa kulturaletan parte hartzen zuten, orain baina, haien emanaldi kopurua murriztu eginen da. Dantza saio gutxiago, irabazi ekonomiko gutxiagoren sinonimo dela uste dute Oberena dantza taldeko kideek eta…

Gehiago irakurri

Armando garaile

Armando Redondo izanen da hemendik aurrera Oberena Kirol Elkarteko lehendakari berria. Atzo hauteskunde eguna izan zen elkartean eta Redondoren hautagaitza aski garbi gailendu zen. 827 boto erdietsi zituen hautagaitza garaileak eta 344 Javier Maezturenak. 1.361 bazkide hurbildu ziren haien boto-papera hautestontzian sartzeko asmoz, beraz %30eko parte-hartzea izan zen. Lehendakari berriaren izena jakinagatik ere, oraindik 180…

Gehiago irakurri

Hauteskundeak Oberena K.E.n

Oberena Kirol Elkartean hauteskundeak eginen dira bihar , (urtarrilak 16). Goizeko hamarretatik arratsaldeko zortziak arte irekirik izanen dira hautestontziak. Kirol Elkarteko ordezkaritza hautatzeko aukera izanen dute adinez nagusi diren eta izena eman zutenetik urte bat egin duten bazkideek. Armando Redondo Izal eta Javier Maeztu Landa dira bi hautagaien buruak. Oberena Dantza Taldeko ordezkari Javier Tubia,…

Gehiago irakurri