Oberenako dantza barnetegia asteburuan izanen da

Getadarren bilduko dira taldeko dantzari eta musikariak, formazioan aurrera egin eta taldearen nondik norakoak marrazteko || Dantzaris y músicos se reunirán en Getadar para avanzar en la formación y trazar el camino que tomará el grupo

2017-10-18 17:43

Asteburu berezia igaroko dute Oberena dantza taldeko kideek. Izan ere, dantza barnetegia antolatu dute ostiraletik igandera Getadarren. Hala, taldeko dantzari eta musikariek elkarrekin pasatuko dute asteburua, taldearen nondik norakoak zehaztu, formazioan aurrera egin, eta, nola ez, primeran pasatzeko. Eztabaidak, tailerrak eta hitzaldiak ez dira faltako, ezta gaueko bideo, jolas eta erromeriak ere. Dantza izanen da ardatza, eta dantza egiteko aukera zabala izanen dute Oberenakoek.

Ostiralean ongi etorria izanen dute parte hartzaileek, eta ondotik, taldearen egoeraz urte hasieran egindako inkestei buruzko dinamika eginen dute. Gauean jolaserako tartea izanen da: bideoak aurkeztuko dira, anekdoten jokoa eginen dute eta taldekide batzuek prestatutako Trivialean jostatuko dira.

Larunbatean parte hartzeari buruzko solasaldia eta eztabaida eginen dira. Horrekin batera, hainbat tailer izanen dira: orrazten eta zapiak jartzen ikastekoa eta bikotekako dantzei buruzkoa. Eguna bukatzeko Oscarren gaua eginen dute bigarrenez. Azkenik, igandean, Generoa eta dantza eztabaidaren hirugarren faseari helduko diote: Non gaude, nora goaz?

Bigarrena Getadarren

Bigarren urtea da dantza barnetegia Getadarren egiten dela. Taldeak aterpetxea hartu du asteburua lasai joan dadin. Naturaren erdian dago etxea, eta ez du deus inguruan. Hala, gune aproposa da hausnarketarako eta solaserako. Dantza barnetegia, baina, ez da iaz sortutako egitasmoa. Lehenbizikoa 2012. urtean egin zen, Orontzen. Garai horretan egindako barnetegiak dantzari gazteei zuzenduak izan ziren, azken urteotan nagusien taldean diren horiei, hain zuzen ere. Iaz formatua egokitu eta nagusien taldearendako antolatu zen, gazteena bazter utzi gabe. Oberena Gaztea Elizondoko Kortarixar aterpetxean bildu zen iaz.

Patxi Laborda hitzaldia ematen, iazko barnetegian

Patxi Laborda hitzaldia ematen, iazko barnetegian

Llega un fin de semana especial para miembros de Oberena dantza taldea. Y es que de viernes a domingo participarán en el barnetegi de dantza que han organizado en Getadar. Así pues, dantzaris y músicos del grupo se reunirán allí para trazar el camino a seguir, avanzar en la formación y, como no puede ser de otra manera, disfrutar y pasarselo en grande. Habrá charlas, talleres y debates, pero también juegos, vídeos y romería. La danza será la base del barnetegi y, por tanto, no faltarán ocasiones para ponerse a bailar.

El viernes se dará la bienvenida a las personas que participen y después se analizarán las conclusiones de las encuestas repartidas a principio de curso. La noche será para el entretenimiento: se presentarán vídeos, habrá un juego de anécdotas y se jugará al Trivial que han preparado algunas personas de Oberena.

El sábado habrá una charla y debate sobre la participación en el grupo. Junto a ello, habrá algunos talleres: uno para aprender a peinar y poner pañuelos y otro de baile por parejas. Por la noche tendrá lugar la noche de los Oscars. Para terminar el fin de semana, el domingo se procederá a la tercera fase del debate sobre dantza y género: ¿Dónde estamos, hacia dónde vamos?

Por segunda vez en Getadar

Es la segunda vez que Oberena organiza un barnetegi en Getadar, un albergue que está en medio de la naturaleza y no tiene nada al rededor. Un sitio acogedor y muy apropiado para debatir y reflexionar. Por segunda vez se acudirá allí, pero el barnetegi no se organizará por segunda vez. El primero fue en el año 2012 en Orontze. En aquella época el barnetegi se organizaba para el grupo de jóvenes de Oberena dantza taldea. Aquellos jóvenes ya son parte del grupo de mayores, por tanto, el año pasado se adecuó el formato para dicho grupo. De todas formas, el barnetegi para dantzaris más jóvenes no se terminó. Este año se organizó otro barnetegi para Oberena Gaztea en el albergue Kortarixar de Elizondo.