Oberena dantza taldeko gazte eta gaztetxoen asteburua

Oberena Gaztea taldeko kideek dantza barnetegian parte hartuko dute gaurtik igandera. Gaztetxoago direnek Arrosadiko Euskararen Egunean dantzatuko dute || Oberena Gaztea hoy se va de barnetegi hasta el domingo. Los grupos txikis actuarán mañana en el Euskararen Eguna de Arrosadia

Asteburu honetako jarduera guziak Oberena dantza taldeko gazteenendako izanen dira. Alde batetik, Oberena Gaztea taldeko kideen dantza barnetegia izanen da, eta, bestetik, Oberena dantza talde txiki eta ertaineko kideek emanaldia eskainiko dute auzoan.

Dantza barnetegia gaurtik igandera arte izanen da, Getadarren. Bertan, denetariko jarduerak izanen dituzte Oberena Gazteako kideek: hitzaldiak, dantza ikastaroak, jolasak… Larunbat arratsaldean hainbat dantza ikasiko dituzte, eta bertaratuko diren musikariekin dantzaldia eginen dute ondotik. Asteburu osoan Oberenako kide nagusienek hitzaldiak eskainiko dituzte. Hauek dira jorratuko diren gaiak: Zuberoako maskaradak, dantza eta generoa, eta auzolana. Gauetarako hainbat jolas prestatu dituzte begiraleek.

Bien bitartean, Iruñean emanaldia izanen dute Oberena dantza taldeko ertain eta ttikiek. Arrosadiko Euskararen Egunean izanen da, 13:00etan Alfredo Floristan plazan. Egunak bestelako jarduerak izanen ditu: 11:00etan gunearen irekiera ekitaldia eginen dute eta txokolatea banatu. Arratsaldean marrazki bizidunetako film bat eskainiko dute.

Oberena Gaztea taldearen dantza barnetegia, iaz

Oberena Gaztea taldearen dantza barnetegia, iaz

Éste será el fin de semana de los y las dantzaris jóvenes del grupo, ya que todas las actividades programadas serán para ellos y ellas. Por una parte, Oberena Gaztea acudirá al barnetegi de dantza y, por otra, los grupos txikis y medianos ofrecerán una actuación en el barrio.

El barnetegi de dantza comenzará hoy y se alargará hasta el domingo en Getadar. Allí, Oberena Gaztea podrá disfrutar de diferentes actividades: charlas, cursillos, juegos… El sábado por la tarde se hará un taller de dantza y después habrá baile gracias a las y los músicos que acudirán a la casa rural. Durante todo el fin de semana se tratarán diferentes temas en las charlas: maskaradas de Zuberoa, danza y género, y auzolan.

Mientras tanto, los grupos txiki y mediano de Oberena bailarán en Pamplona. Será dentro de las actividades del Día del Euskara de Arrosadia. La actuación comenzará a las 13:00 en la plaza Alfredo Floristán. Antes, a las 11:00, se inaugurará el recinto con una chocolatada. Por la tarde se proyectará una película de dibujos animados en euskara.