Larrain dantzari buruzko hitzaldia, Oberenan

NDBk hitzaldi zikloa antolatu du urrirako. Hitzaldi horietako bat Oberenan izanen da, urriaren 28an  ||  NDB ha organizado una serie de charlas para octubre. Una de ellas será en Oberena, el 28 de octubre

2016-10-06 11:32

Urrian hitzaldi zikloa izanen da Nafarroako hainbat herritan. NDB Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatu ditu, eta horietako bat Oberenan izanen da. Hain zuzen ere, urriaren 28koa da Iruñean eginen dena, eta 20:00etan hasiko da. Lizarrerria dantza tailerreko lagunak heldu dira larrain dantzari buruzko hitzaldi ematera: El baile de la Era, año 1903. Erdaraz izanen da.

Oberenakoaz gainera, beste lau hitzaldi prestatu ditu NDBk. Lizarran Javier Arteta arituko da dantzarako erritmoei buruz solasean, Tafallan Pedro Romeo emakumeak euskal dantzan duen rolari buruz ariko da, Burlatan Patxi Larraldek Baztango dantzak izanen ditu hizpide, eta Corellan Jose Luis Balmaseda arituko da Erriberako dantzen inguruan.

XX. mendea gertakari oso garrantzitsu batekin hasiko da Lizarran. 1903ko abuztuan Alfonso XIII erregearen bisita espero zuten. Gertakari hura garrantzi handikotzat jotzen bada, hare garrantzitsuagoa izanen zen Nafarroako folklorean larrain dantza agertzea.

Hainbat ikerketek XIX. mende bukaeran kokatzen dute dantza hau. Egia da ‘Gaitaren dantza’ delakoaz mintzo diren idazkiak direla, baina 1903. urtera arte ez da ageri dantza honen egitura koreografikoa.

XX. mendean hainbatetan eraldatu egin da, eta dantza taldeek zein herritarrek plazaratu egin dute, eta plazaratzen dute, Euskal Herri osoan zehar.

14434884_1086525744763984_5014380162897681596_o

Hitzaldi sorta iragartzen duen afixa

En octubre se celebrará un ciclo de conferencias en diferentes pueblos de Navarra. Organizado por NDB Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra, una de ellas será en las instalaciones de Oberena. Será el 28 de octubre a las 20:00; vendrán dos miembros del taller de dantza Lizarrerria para dar una conferencia sobre el baile de La Era: El baile de la Era, año 1903. Será en castellano.

A parte de la de Oberena, NDB ha organizado otras cuatro charlas. Javier Arteta acudirá a Lizarra-Estella a hablar sobre los ritmos en la dantza, Pedro Romeo hablará sobre el papel de la mujer en la dantza, Patxi Larralde estará en Burlata para dar una conferencia sobre las danzas baztandarras y el ciclo terminará con una charla sobre las danzas de la Ribera que ofrecerá Jose Luis Balmaseda.

El siglo XX se estrenará casi con un acontecimiento muy importante en Estella. En agosto de 1903 se esperaba la llegada del Rey Alfonso XIII. Si este hecho se puede considerar trascendente, más aún la aparición en el folklore navarro de “El Baile de la Era”.

En diversos estudios se hace referencia a esta danza a finales del s.XIX. Si bien es verdad que aparecen escritos en los que se refiere al “Baile de la Gaita”, no será hasta 1903 el año en el que aparece la composición coreográfica de este baile.

A lo largo del s. XX ha sufrido una serie de transformaciones y ha sido bailado y se sigue bailando, tanto por grupos de danzas como de una manera más popular, en todo Euskal Herria.