Dantza barnetegian izanen dira Oberenako dantzariak asteburuan

Urriaren 21etik 23ra Getadarreko aterpetxean bilduko dira euskal dantzari eta taldeari buruzko gaiak jorratzeko, eta formakuntzan sakontzeko || Del 21 al 23 de octubre se reunirán en el albergue de Getadar para debatir temas sobre euskal dantza y el grupo, y ahondar en la formación

2016-10-20 08:50

Bueltan dira dantza barnetegiak. Oraingoan, nagusien taldeak antolatu du. Helburuak argiak dira: taldeari eta dantzari buruz gogoeta egitea, aurrera begirako bidea marraztea, eta dantzaren ezagupenean sakontzea. Hala, Oberena dantza taldeko kideak Getadarrera abiatuko dira bihar, asteburu osoa han igarotzeko. Hitzaldiak, tailerrak eta eztabaidak izanen dira, baita aisialdirako tartea ere. Aurtengo barnetegian azpimarratzekoa da Patxi Laborda dantzari eta musikaria bertan izanen dela larunbatean, hizlari. Gainerako jarduerak taldeko kideek antolatuak dira.

Ostiralean abiatuko da barnetegia. Ongi etorria egin ondoren, hainbat jolasekin taldeak sortuko dira, gauean izanen diren jardueretarako. Ondoren, eztabaidarako lehenbiziko gaia paratuko da mahai gainean: parte hartzea. Gauez irri egiteko bideo batzuk proiektatuko dira, eta dantzarekin zer ikusia duten jolasak eginen dituzte.

Larunbat goizean Iturri zaharretik, indar berriz. Filosofia berri bat hitzaldia eskainiko du Iker Tubia dantzariak. Horren ondoren, eztabaidarako bigarren saioa eginen da, eta, horren baitan, generoari buruzko prozesuaren bigarren zatiari ekinen diote. Arratsaldean Patxi Laborda dantzaria izanen da Getadarren. Jotamentala dokumentala ikusi ondoren, dantzakerari eta haren eboluzioari buruz arituko da Aikoko kidea. Eguna bukatzeko, filmen jokoa eginen dute dantzariek, afal ondoren.

Igandean bukatuko da barnetegia. Lehenbizi Irune Tubia dantzariak maskaradak izanen ditu hizpide. Ondoren, dantza tailerra eginen da. Bazkal ondotik etxera itzultzeko tenorea izanen da.

Gazteetatik, nagusietara

Lehenbiziko dantza barnetegia 2012. urtean egin zen, Orontzen. Orduan dantzari gazteei bideratua izan zen, hurrengo urtekoa bezala. Dantzariek urratsak ikasi ez ezik, formakuntza osoagoa behar zutelakoan antolatu ziren bi barnetegi haiek. Orain, gazte horietako gehienak helduen taldean direla eta, nagusiendako antolatuko da, filosofia eta helburuak mantenduz. Gainera, Oberena gazteak ere izanen du barnetegia ikasturte honetan.

4b791309-35dc-4968-9ee5-5cf80ac00114-1024_768

Vuelven los bartenegis de dantza. Esta vez, será el grupo de mayores el que lo organice. Los objetivos están claros: reflexionar sobre la dantza y sobre el grupo, trazar el camino a recorrer en adelante y formarse como dantzaris. Para ello, miembros de Oberena dantza taldea acudirán a Getadar mañana, y pasarán allí todo el fin de semana. Charlas, talleres y mesas redondas, pero también habrá tiempo para el ocio. En el barnetegi de este año es de recalcar que participará el dantzari y músico Patxi Laborda, que ahondará en los conocimientos de dantzaris el sábado. Las demás actividades serán coordinadas por personas del grupo.

El viernes comienza el barnetegi. Primero habrá un ongi etorri y mediante unos juegos se crearán grupos. Después, se planteará el primer debate: la participación. Por la noche se proyectarán unos vídeos divertidos y se harán juegos relacionados con la euskal dantza.

El sábado por la mañana Iker Tubia dará una charla titulada Iturri zaharretik, indar berriz. Una nueva filosofía. Después de ello será el turno del segundo debate, en el que se ahondará en el proceso sobre el género en la dantza. Por la tarde llegará Patxi Laborda a Getadar. Se proyectará el documental Jotamentala y después se encargará él de dar una charla sobre la danza tradicional y su evolución.El día terminará con una noche temática sobre películas.

El barnetegi finalizará el domingo. Por la mañana Irune Tubia hablará sobre las mascaradas. Después de comer volverán a casa.

De medianos, a mayores

El primer barnetegi de dantza se organizó en el año 2012 en Orontze. Entonces fue para el grupo de medianos y medianas, al igual que el de 2013. Aquellas personas ya están en el grupo de mayores, y, por tanto, se ha decidido darle seguida a esta actividad, manteniendo su filosofía y objetivos. Este curso habrá otro barnetegi para el grupo Oberena gaztea.