Bihar, Oberenako dantzarien eguna

Ekitaldi nagusia 12:00etan izanen da, belaunaldi guzietako dantzariek eskeiniko duten emanaldia, alegia. Bazkaria izanen da gero || El acto central será a las 12:00, con la actuación que ofrecerán dantzaris de todas las generaciones. Después habrá comida.

Abenduaren 3a da Oberenako dantzarien eguna. Hau da, bihar. Urteroko gisan, taldean dabiltzan eta ibili direnen topaleku izanen da Oberenako kiroldegia. Han eginen dute eguneko ekitaldi nagusia belaunaldi guzietako dantzariek. Aurten Berako makil dantzak, Matelota, Zuberoako makil dantza, Arrosadiko ttun-ttuna, orpo-punta polka, Baztango irri dantzak, Mizpirotz eta San Sebastian jauziak, eta, bukatzeko, Baxe Nafarroko inauterietako dantzak.

Ez da ekitaldi bakarra izanen, ondoren tikiek hamaiketakoa izanen baitute, eta gainerakoek, bazkaria eta bazkalondo luzea. Gainera, 11:00etan meza eginen dute Oberenako 2-3 aretoan.

Baluarte

Bestalde, Oberena dantza taldeak otsailaren 20an Baluarten eskeiniko duen ikusgarrirako sarrerak lortzeko aukera izanen da abenduaren 3an. Iturri zaharretik, indar berriz taularatzeko Oberenako abesbatzaren eta Valentziako etxeko banda sinfonikoaren laguntza izanen dute dantzariek. Bihar bakarrik ez, abenduaren 9tik aurrera sarrerak salgai izanen dira bulegoan, eta aldez aurretik gorde dituztenek, dagoeneko han bertan hartu ditzakete.

Iazko Oberenako dantzarien eguneko talde argazkia

Iazko Oberenako dantzarien eguneko talde argazkia

3 de Diciembre. Día del dantzari de Oberena. Mañana, como todos los años, dantzaris de todas las generaciones se juntarán en Oberena para celebrar su día. El acto central será en el polideportivo a las 12:00 y en él se ofrecerá el siguiente repertorio: Berako makil dantzak, Matelota, Zuberoako makil dantza, Arrosadiko ttun-ttuna, orpo-punta polka, Baztango irri dantzak, Mizpirotz eta San Sebastian, y, para terminar, carnaval de Baja Navarra.

No será el único acto del día. Tras el festival de dantza, los txikis tendrán almuerzo y los demás podrán disfrutar de la comida de hermandad. Por otra parte, a las 11:00 ofrecerán misa en la sala 2-3.

Baluarte

Por otra parte, mañana se podrán adquirir entradas para el espectáculo Iturri zaharretik, indar berriz que ofrecerá el grupo en el Baluarte el 20 de febrero junto a la coral de Oberena y la Banda Sinfónica de la Casa de Valencia. A partir del 9 de diciembre estarán a la venta en la oficina y las personas que han reservado entradas las pueden recoger desde hoy.