Baztango dantzen emanaldi didaktikoa eskainiko du bihar Oberenak

Dantzari beteranoen taldeak antolatu du, eta Mendillorriko Civivoxen aurkeztuko dute 19:00etan. Sarrera doakoa bada ere, txartelak hartu beharko dira emanaldia hasi baino ordu bete lehenago.
Organizado por el grupo de veteranos la actuación didáctica será en el Civivox de Mendillorri a partir de las 19:00. La función es gratuita, pero habrá que cojer entradas una hora antes de comenzar.

Oberena dantza taldeko beteranoek Baztan hurbilduko dute Iruñera. Izan ere, bertako dantzen emanaldi didaktikoa antolatu dute. Bihar izanen da, 19:00etan Mendillorriko Civivoxen, eta ibarreko dantza eta doinuez gainera, azalpenak ere emanen dituzte. Sarrera doakoa da, baina emanaldia hasi baino ordu bete lehenago txartela hartzea beharrezkoa izanen da. Horretarako leihatilera hurbildu beharko dira ikusleak.
Beteranoen taldeak gisa horretako emanaldia eskaintzen duen bigarren aldia da. Iaz Erriberako makil dantzak izan ziren gaia, eta hainbat herritako dantzak taularatu zituzten bertako usadioei buruzko azalpenekin batera. Aurten sagar dantzak, mutil dantzak, irri dantzak eta abar izanen dira protagonistak. Beteranoekin batera, dantza talde nagusiko kideek bi dantza eskainiko dituzte.
Emanaldia berriki zendu den Angel Artieda Oberenako dantzari beteranoari eskainiko zaio, eta hasi aurretik omenalditxoa eginen diote taldeko kideek.

Dantzari beteranoak sagar dantzarako prest, Oberenako dantzarien egunean

El grupo de veteranos de Oberena dantza taldea ofrecerá un viaje por Baztan, pero sin moverse de Pamplona. Será mañana a partir de las 19:00 en el Civivox de Mendillorri, puesto que han organizado una actuación didáctica de las danzas del valle. El espectáculo será gratuito pero será necesario adquirir entradas en la taquilla una hora antes de la función.
Es la segunda actuación de estas características que organiza el grupo de veteranos. El año pasado la temática fueron los paloteados de la Ribera y ofrecieron danzas de diferentes pueblos del sur de Navarra junto a las explicaciones pertinentes. Este año será el turno de las sagar dantzak, mutil dantzak, irri dantzak etc. Junto al grupo de veteranos el grupo de mayores de Oberena también ofrecerá dos bailes. 
La actuación se dedicará a Angel Artieda miembro del grupo de veteranos de Oberena recientemente fallecido y se le hará un pequeño homenaje.