Oberena estrena el espectáculo ‘Oroitzapen hutsak’ este jueves en Agoitz

Kultur programazioaren baitan izanen da, Agoizko Kultur Etxean, 21:00etatik aurrera. Sarrera dohainik izanen da || Está programado dentro de los actos de Kultur en la Casa de Cultura de Agoitz a las 21:00. La entrada será gratuita

2017-08-21 14:59

Oroitzapenak. Horixe da Oberena dantza taldeak prestatu duen azken ikuskizunaren oinarria. Oroitzapen hutsak antzerkia, musika eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna da, eta ostegunean estreinatuko dute, 21:00etan, Agoizko Kultur Etxean, Nafarroako Gobernuaren Kultur programazioaren baitan. Norbanakoen oroitzapenak, eta oroitzapen kolektiboak. Oroitzapen orokorrak, eta oroitzapen zehatzak. Denak ditu hizpide ikuskizunak. Hala, ikuskizuna Jose Angel Dorremotz ttunttunero almandoztarraren memoria gordetzeko ahalegintxo bat da. Nafarroako tradizioetan ezinbesteko pertsona horri aitortza egin nahi diote taularatuko diren doinu eta dantzek.

Ikuskizunak bi istorio paralelo izanen ditu. Katali izanen da istorio honen protagonista, ikuskizun osoan ikusiko ez dugun arren. Katali Aurizko emakume zahar bat da, eta alzheimerra du. Ikuskizunaren hasieran agertuko zaizkigu obra osoan zehar ildoa eramanen duten bi aktoreak: medikua eta Peru, Kataliren semea. Haien bitartez ikusiko ditugu alzheimerraren ondorioak, eta oroitzapenen inguruan eginen dituzten hausnarketak. Oinarrian oroitzapen hutsak baitaude, baita gaixotasunaren erruz hustutako oroitzapenak ere.

Katalik alzheimerra du, eta ez du Peru ezagutzen, ez daki non dagoen, ez ditu gertu diren gertakariak oroitzen. Baina soinuek iraganera eramaten dute. Hala, soinuen bidez eginen du ikusleak bidaia hau. Arrautzak irabiatzerakoan egindako hotsak txikitako sukaldera eramanen du Katali, dantzatzen ikasten zuen tokira. Dorremotz, Aurizko bestak alaitzera joaten zen ttunttuneroa ere gogoan izanen du hainbat soinuk buruan piztutako oroitzapenei esker. Hala, bi lagun hauen istorioak ezagutuko ditugu ikuskizuna aurrera doan heinean (bata benetakoa, fikziozkoa bestea).

Ikuskizunerako dantza berriak

Taldearen errepertorioan ohiko diren dantza tradizionalez gainera, ikuskizunerako propio prestaturiko koreografiak ere plazaratuko dira: makil dantza bat, jauzi bat, mazurka eta Aurizberriko kantu zaharrekin sortutako Irradaka, hain zuzen ere. Gainera, Dorremotzen doinuek garrantzia berezia izanen dute ikuskizunean, eta Aurizko bestetan jotzen zituen melodiak agertuko dira ikuskizunean. Haien gainean mahai gaineko dantza bat sortu du Oberenak, eta Aurizko ingurutxoaren moldaketa bat aurkeztuko du ere.

Oroitzapen hutsak obrak jende anitz bilduko du oholtzan. Oberena dantza taldeko 36 dantzari eta 19 musikari arituko dira Agoitzen. Parte hartuko duten musikari batzuk ez dira taldeko kideak, baina bai ohiko kolaboratzaileak, tartean, Haizaldi taldeko gaiteroak. Bestalde, Karrikiri antzerki taldeko bi kide arduratuko dira ildoa markatuko duen antzerkia taularatzeaz: Panpi Mailharin eta Karlos Goñi Zeligeta izanen dira aktoreak.

Izenburua: Oroitzapen hutsak

Non: Agoizko Kultur Etxean

Noiz: Abuztuaren 24an, 21:00etan

Iraupena: 75 minutu

Sarrera: Dohainik. Sarrerak ordu bete lehenago hartzen ahalko dira leihatilan.

kultur-2017-685

 

Oberena dantza taldea estrena un nuevo espectáculo basado en los recuerdos. Oroitzapen hutsak unirá en el escenario teatro, música y danza tradicional este jueves en la Casa de Cultura de Agoitz a las 21:00, dentro de la programación del programa Kultur del Gobierno de Navarra. La obra habla de recuerdos; recuerdos colectivos y personales; todos ellos aparecerán en el espectáculo. En ese sentido, será también un intento de guardar la memoria del ttunttunero almandoztarra Jose Ángel Dorremotz, una persona relevante en la historia contemporánea de las tradiciones navarras.

El espectáculo cuenta dos historias paralelas. Katali será la protagonista, aun que no la veremos físicamente en toda la obra. Katali es una mujer mayor de Auritz que tiene Alzheimer. Al comenzar la obra aparecerán los dos personajes que hilarán la historia: el médico y Peio, el hijo de Katali. Ellos escenificarán las consecuencias de la enfermedad y reflexiones sobre los recuerdos. Hablarán solamente de recuerdos, y también de recuerdos vacíos (es el juego de palabras que hace el título en euskara).

Katali tiene Alzheimer y no recuerda a Peru, no sabe dónde está y no recuerda lo que acontece a su alrededor. Pero los sonidos la llevan al pasado. Así pues, el espectador viajará a través de los sonidos a los recuerdos de ésta mujer. El batir de los huevos nos llevará a la cocina donde Katali aprendió a bailar. Otros sonidos recordarán a Dorremotz, que acudía a las fiestas de Auritz, entre otras, a tocar el txistu. El espectáculo narrará las historias de estas dos personas, una real y la otra ficticia.

Nuevas danzas para el espectáculo

Oroitzapen hutsak contará con danzas tradicionales del repertorio de Oberena, pero también con nuevas coreografías preparadas para la ocasión: una makil dantza, un jauzi, mazurka e Irradaka (una danza creada con canciones de Aurizberri). Además, las melodías que Dorremotz tocaba en fiestas tendrán mucho peso en el transcurso del espectáculo. Con ellas se ha creado un mahai gainekoa (danza que se ejecuta encima de una mesa) y se ha preparado una versión del ingurutxo de Auritz.

El espectáculo reunirá a 36 dantzaris y 19 músicos en escena. Algunos de los músicos no son de Oberena, pero colaborarán como han hecho otras veces, entre otros, los gaiteros de Haizaldi. Por otra parte, el teatro correrá a cargo de dos miembros del grupo de teatro Karrikiri: Panpi Mailharin eta Karlos Goñi Zeligeta.

Título: Oroitzapen hutsak

Dónde: Casa de Cultura de Agoitz

Cuándo: 24 de agosto, a las 21:00

Duración: 75 minutos

Entrada: Gratuita. Se podrán adquirir invitaciones una hora antes en taquilla.