Mañana se celebra la décima Dantzari Ttikien Jaia

280 dantzari ttiki bilduko dira Arrosadian eta Azpilagañan. Belaunaldiz belaunaldi, hamar urrats, hamaika aldi izanen da edizio honetako leloa | El festival que organiza cada dos años Oberena dantza taldea reunirá este año a 280 dantzaris txikis en Arrosadia y Azpilagaña

2026-04-17 11:30

Oberena dantza taldeak 85 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusietan lehenbizikoa Dantzari Ttikien Jaia izanen da. Apirilaren 18an izanen da, Arrosadia eta Azpilagaña auzoetan, eta 280 dantzari ttiki bilduko ditu. Aurtengo leloak hala dio: Belaunaldiz belaunaldi; hamaika urrats, hamar aldi. Edizio honetan transmisioan paratu nahi izan du azpimarra Oberenak, 2008tik egin diren jaietan dantzari ttiki izan direnak antolatzaile direlako gaur egun. Transmisioa da gainera euskal dantza taldeen ardatza.

Aurtengo edizioa berezia da, hamargarrena baita, baina taldeak 85 urte betetzen dituelako ere bai. Berez, bi urterik behin egiten da besta hau, eta iaz bederatzigarren edizioa egin zenez, aurten ez litzateke tokatuko, baina aurten 85. urteurrena genuenez, hamargarren edizio berezi honekin ospatu nahi izan dugu. Hortaz, hamar aldi hauetan parte hartu duten talde guziei bidali zaie gonbidapena. Hauek dira baiezkoa eman dutenak: Amaiur (Iruñea), Muthiko Alaiak (Iruñea), Ardantzeta (Noain), Korosti (Legazpi), Indarra (Gasteiz), Ortzadar (Iruñea), Agoizko dantzariak (Agoitz), Larratz (Burlata) eta Makaia (Faltzes) .

Taldeak 10:00etan iritsiko dira Oberenara eta han ongi etorria eginen zaie, baita hamarretakoa eman ere. 11:00etan kalejirak abiatuko dira Arrosadia eta Azpilagaña auzoetan barrena, eta auzo horietan dantzan arituko dira ttikiak. Ekitaldi nagusia 13:00etan izanen da, Alfredo Floristan plazan, eta han dantzari guziak batera arituko dira. 14:30ean Oberenara itzuliko dira, bazkaria hango frontoian izanen baita, eta arratsaldean dantzaldia eskainiko dute Oberenako musikariek Alfredo Floristan plazan, 17:00etatik aurrera. Dantzaldia irekia izanen da, noski.

Hamaika urrats, hamar aldi

Dantzari Ttikien Jaiaren lehenbiziko edizioa 2008. urtean izan zen, Oberenan bertan. Garai hartan begiraleak kezkatuta zeuden dantzari ttikiek emanaldi gutxi zituztelako, eta arazo hori konpontzeko, emanaldia haiek beriek antolatzea pentsatu zuten. Lehenbiziko urtean 200 dantzari inguru elkartu ziren Oberenan. Lehenbiziko bi edizioetan ekitaldi guziak Oberenako instalazioetan egin ziren, eta karrikan kalejirak baino ez ziren egin. Hirugarren edizioan, 2013an, ekitaldi nagusia karrikara ateratzea erabaki zuen Oberenak. Mezua ere horixe izan zen: Dantza, jalgi hadi plazara!. Orduz geroztik, Dantzari Ttikien Jaia Arrosadiko eta Azpilagañako karriketan egiten da, eta ekitaldi nagusia Alfredo Floristán plazan.

2015. urtea berezia izan zen, Oberena dantza taldeak 75 urte bete baitzituen. Ordura arte bestan parte hartzen zuten talde gehienak Iruñerrikoak izaten ziren, nahiz eta etorri izan ziren Nafarroako beste herri batzuetatik, baita Legazpitik (Gipuzkoa) eta Sestaotik (Bizkaia) ere. Urte hartan Hego Euskal Herriko probintzia bakoitzeko talde bat gonbidatu genuen: Legazpiko Korosti dantza taldea (Gipuzkoa), Urkabustaizko dantzariak (Araba), Arangurengo dantzariak (Nafarroa) eta Bilboko Gaztedi dantzari taldea (Bizkaia).

Bosgarren edizioa 2017an izan zen, eta hori ere berezia izan zen: Nafarroako Dantzarien Biltzarrarekin batera antolatu genuen, eta Dantzari Ttikien Jaia urte hartan Nafarroako Dantzari

Txiki Eguna izan zen. Nafarroa osoko 300 dantzari ttikik parte hartu zuten. Elkarlan hori mezuan izan zuen isla: Batu! izan zen urte hartako leloa.

Bi urterik behin ospatu da besta, baita COVID-19aren pandemia garaian ere. 2021ean egokitu zen Dantzari Ttikien Jaia antolatzea. Garai zaila izan zen taldearendako: entsaioak egokitu behar izan ziren, jende kopurua murriztu, maskarak jantzi, distantzia eta garbitasun neurriak hartu… Motibazioa behar zuten gure ttikiek, eta momentu hartan ezarrita zauden neurri zorrotzak errespetatuz, baina Dantzari Ttikien Jaia egin genuen. Ez zen beste dantza talderik gonbidatu, ekitaldi nagusia baino ez zen egin, Oberenako kiroldegian izan zen dena, publiko kopurua murriztuta eta maskarak jantzita. Urte hartakoa internet bidez jarraitzeko aukera izan zen, zuzenean.

Orduz geroztik, normaltasunez antolatu da Dantzari Ttikien Jaia. 2008an dantzari ttiki zirenak dira orain antolatzaileak; are, 2008an oraindik dantzari ez ziren batzuk ere dagoeneko begirale dira taldean, eta, beraz, jaiaren antolatzaile. Belaunaldiz belaunaldi eutsi diote jaiari, eta ehunka dantzarik parte hartu dute urte guzi hauetan. Dantzari ttikiei plaza bat eskaintzeaz gainera, beste talde batzuekin harremanak josteko ere balio du jaialdiak, eta gure auzoak biziberritzeko ere bai.

85. urteurrena

Esan bezala, aurten Oberena dantza taldeak 85 urte beteko ditu, eta hiru ekitaldi nagusi izanen dira hori ospatzeko. Lehenbiziko, Dantzari Ttikien Jaia izanen da, eta beste biak heldu den ikasturtean. Irailean urteurren besta eginen dugu Oberenan bertan, eta Oberenan aritutako dantzariak eta beste taldeetako dantzariak gonbidatuko ditugu gurekin batera besta egitera.

Ekitaldi bereziena urriaren 10ean izanen da, dena den. Kulturarteko dantza jaialdia eginen dugu Arrosadia auzoan. Egun horretan bost herrialdetako dantza tradizionalak ikusteko aukera izanen da gure auzoan, baina horren inguruko informazioa aurrerago emanen dugu.

Azkenik, taldea bideo bat publikatzen ari da hilabetero Instagram eta Facebook sare sozialetan dituen kontuetan. Bideo hauetan taldekideendako garrantzitsuak diren gaiak lantzen dira. Lehenbiziko bideoak taldearen historia laburbiltzen du, bigarrenak libertimendua du hizpide, hirugarrenean genero berdintasunari buruz hitz egiten da eta azkenak Dantzari Ttikien Jaiaren ibilbidea kontatzen du. Heldu diren hilabeteetan gisa bereko bideo gehiago argitaratuko dira.

Oberena dantza taldea cumple 85 años, y el primero de los actos de celebración será el encuentro de dantzaris txikis Dantzari Ttikien Jaia. Será el 18 de abril, en los barrios de Arrosadia y Azpilagaña, y reunirá a 280 dantzaris txikis. El lema de este año es: Belaunaldiz belaunaldi; hamaika urrats, hamar aldi (De generación en generación; mil pasos, diez ediciones). En esta edición Oberena ha querido darle importancia a la transmisión y poner en valor que quienes participaron como txikis en las diferentes ediciones que ha habido desde 2008, actualmente son las personas que la organizan. La transmisión es además el eje de los grupos de danza tradicional.

La fiesta de este año será especial ya que es la décima edición, pero también porque el grupo cumple 85 años. Este festival se celebra cada dos años; el año pasado organizamos la novena edición, por tanto, este año no tocaría hacerlo, pero como celebramos el 85 aniversario, hemos querido organizar una edición especial. Por lo tanto, se ha enviado la invitación a todos los grupos que han participado en estas diez ediciones. Finalmente éstos son los grupos que vendrán este año: Amaiur (Iruñea), Muthiko Alaiak (Iruñea), Ardantzeta (Noain), Korosti (Legazpi), Indarra (Gasteiz), Ortzadar (Iruñea), Agoizko dantzariak (Agoitz), Larratz (Burlata) y Makaia (Falces).

Los grupos llegarán a Oberena a las 10:00 y allí les darán la bienvenida y el almuerzo. A las 11:00h partirán dos kalejiras por los barrios de Arrosadia y Azpilagaña, donde los txikis bailarán en diferentes paradas. El acto central será a las 13:00 en la plaza Alfredo Floristán, donde bailarán todos los grupos juntos. A las 14:30 los y las txikis regresarán a Oberena, ya que la comida será en el frontón del club, y por la tarde los y las músicas de Oberena ofrecerán unos bailables en la plaza Alfredo Floristán, a partir de las 17:00.

Hamaika urrats, hamar aldi

La primera edición de Dantzari Ttikien Jaia se celebró en 2008, en Oberena. En aquella época los y las monitoras estaban preocupadas porque los txikis tenían pocas actuaciones, y para solucionar este problema decidieron organizar la actuación ellas mismas. El primer año se juntaron en Oberena cerca de 200 dantzaris txikis. En las dos primeras ediciones todos los actos se celebraron en las instalaciones de Oberena y en la calle solo se realizaron los pasacalles. En la tercera edición, en 2013, Oberena decidió sacar a la calle el acto central. El mensaje también fue ese: Dantza, jalgi hadi plazara! (Danza, sal a la calle). Desde entonces, Dantzari Ttikien Jaia tiene lugar en las calles de Arrosadia y Azpilagaña, con un acto central en la plaza Alfredo Floristán.

El año 2015 fue especial ya que Oberena dantza taldea cumplió 75 años. Hasta entonces, la mayoría de los grupos que participaban en este festival procedían de la Comarca de Pamplona, aunque también vinieron de otras localidades navarras, de Legazpi (Gipuzkoa) o Sestao (Bizkaia). Aquel año invitamos a un grupo de cada provincia del sur de Euskal Herria: Korosti

dantza taldea de Legazpi (Gipuzkoa), Urkabustaizko dantzariak (Araba), Arangurengo dantzariak (Nafarroa) y Gaztedi dantzari taldea de Bilbao (Bizkaia).

La quinta edición se celebró en 2017 y también fue especial: la organizamos en colaboración con Nafarroako Dantzarien Biltzarra, y por tanto Dantzari Ttikien Jaia ese año se convirtió en Nafarroako Dantzari Txiki Eguna. Participaron 300 txikis de toda Navarra.

El festival se ha celebrado cada dos años, también durante la pandemia de la COVID-19. En 2021 tocaba organizar Dantzari Ttikien Jaia y se decidió seguir adelante. Fue una época difícil para el grupo: hubo que adaptar los ensayos, reducir el número de personas, ponerse las mascarillas, tomar medidas de distancia y limpieza… Pero nuestros txikis necesitaban motivación, por tanto, celebramos Dantzari Ttikien Jaia respetando las normas que estaban en vigor en aquel momento. Por eso, en esa edición no se invitó a ningún otro grupo de danzas, solo se realizó el acto central y todo fue en el polideportivo de Oberena, reduciendo el número de público y utilizando mascarillas. Ese año el festival se pudo seguir en directo a través de internet.

Desde entonces, Dantzari Ttikien Jaia se ha celebrado con normalidad. Aquellos y aquellas txikis de 2008 ahora son quienes organizan el evento; es más, algunas de las organizadoras no estaban en el grupo en 2008 o ni siquiera habían nacido. El festival se ha mantenido de generación en generación y han participado cientos de dantzaris durante todos estos años. Además de ofrecer una plaza para que los y las txikis puedan bailar en público, Dantzari Ttikien Jaia también ha servido para entablar relaciones con otros grupos y revitalizar nuestros barrios.

85 aniversario

Como mencionamos anteriormente, Oberena dantza taldea cumple 85 años y para celebrarlo ha organizado tres grandes actos. El primero será este festival, Dantzari Ttikien Jaia, y los otras dos actos serán el curso que viene. En septiembre celebraremos la fiesta de aniversario en Oberena, e invitaremos a dantzaris que han bailado en nuestro grupo como a dantzaris de otros grupos.

El acto más especial tendrá lugar el día 10 de octubre. Realizaremos un festival intercultural de danza tradicional en el barrio de Arrosadia. Ese día se podrán ver bailes tradicionales de cinco países sin tener que salir de nuestro barrio. De todas maneras, informaremos más adelante sobre este acto.

Por último, el grupo está publicando un vídeo cada mes en sus redes sociales de Instagram y Facebook, hablando de los temas que son importantes para sus integrantes. El primero cuenta la historia del grupo, el segundo habla sobre los carnavales del barrio, el tercero sobre la igualdad de género y el último sobre Dantzari Ttikien Jaia. En los próximos meses vendrán más vídeos.