Dantzari Ttikien Jaia, otra vez juntos

Maiatzaren 7an ospatuko da Dantzari Ttikien Jaiaren zortzigarren edizioa, Arrosadiko eta Azpilagañako karriketan. Pandemiaren ondotik normaltasunez eginen da lehenbiziko aldiz || El 7 de mayo se celebra la octava edición de Dantzari Ttikien Jaia en las calles de Arrosadia y Azpilagaña. Será la primera edición que se organiza con normalidad tras la pandemia

2023-04-28 18:30

Berriz ere elkarrekin aritzeko parada izanen dute hango eta hemengo dantzari ttikiek maiatzaren 7an. Berriz ere elkarlanean, elkarrekintzan, eta elkarrekin dantzan. Elkardantzan izanen da aurtengo leloa, eta, hain zuzen ere, hori da Dantzari Ttikien Jaiak zabaldu nahi duen mezua, berriz ere elkarrekin aritzeko parada izanen dela, pandemiaren ondotik normaltasunez antolatuko den lehenbiziko jaia izanen da. Aurten berriz ere beste talde batzuk gonbidatzeko aukera izanen dute Oberenakoek. Aldezar (Iruñea), Gaztedi (Bilbo), Txibiri (Erriberri), Indarra (Gasteiz) eta Txikitxu Arrostaitz (Arrasate) taldeak ariko dira Oberenakoekin batera dantzan.

Goizean goiz ailegatuko dira autobusak Arrosadira, eta 10:00etan arrera egin ondotik, hamarretakoa emanen diete haur eta gazteei. Ordu baten buruan abiatuko dira kalejirak Arrosadia eta Azpilagaña auzoetan barrena. Bi izanen dira, auzo bakoitzeko bana. Arrosadian ariko dira Indarra, Gaztedi eta Txikitxu Arrostaitz; Azpilagañan, Txibiri, Aldezar eta Oberena.

Ekitaldi nagusia 13:00etan izanen da, Alfredo Floristan plazan. Han elkartuko dira talde guziak elkarrekin dantzan aritzeko. Ondotik, Oberenan bazkalduko dute denek. Arratsaldean dantzaldia izanen dute Oberenako frontoian, 16:30etatik aurrera.

Dantzari Ttikien VIII. Jaiaren afixa

Dantzari Ttikien VIII. Jaiaren afixa

El 7 de mayo dantzaris txikis de aquí y allí podrán a volver a bailar juntos. El lema de este año será Elkardantza, palabra inventada que querría decir bailando juntos. Y es que ésta es una fiesta que se organiza en conjunto, entre todos y todas, y también en la que se comparte mucho. La octava edición de Dantzari Ttikien Jaia vuelve a la calle y vuelve a contar con grupos invitados tras la pandemia. Este año participarán Aldezar (Iruñea), Gaztedi (Bilbo), Txibiri (Erriberri), Indar (Gasteiz) y Txikitxu Arrostaitz (Arrasate) junto al grupo anfitrión, Oberena.

Los autobuses llegarán a Arrosadia a primera hora de la mañana y a las 10:00 se les dará el almuerzo a los y las participantes. Una hora después partirán en kalejira por los barrios de Arrosadia y Azpilagaña. Serán dos pasacalles, uno por barrio. En Arrosadia actuarán Indar, Gaztedi y Txikitxu Arrostaitz; en Azpilagaña, Txibiri, Aldezar y Oberena.

El acto central tendrá lugar a las 13:00 en la plaza Alfredo Floristán. Allí se reunirán todos los grupos para bailar juntos. Después, la comida será en Oberena. Por la tarde se celebrará una verbena en el frontón de Oberena a partir de las 16.30 horas.