Dantzari Ttikien Jaia, berriro elkarrekin

Maiatzaren 7an ospatuko da Dantzari Ttikien Jaiaren zortzigarren edizioa, Arrosadiko eta Azpilagañako karriketan. Pandemiaren ondotik normaltasunez eginen da lehenbiziko aldiz || El 7 de mayo se celebra la octava edición de Dantzari Ttikien Jaia en las calles de Arrosadia y Azpilagaña. Será la primera edición que se organiza con normalidad tras la pandemia

2023-04-28 18:30

Berriz ere elkarrekin ariko dira hango eta hemengo dantzari ttikiek maiatzaren 7an. Berriz ere elkarlanean, elkarrekintzan, eta elkarrekin dantzan. Elkardantzan izanen da aurtengo leloa, eta, hain zuzen ere, hori da Dantzari Ttikien Jaiak zabaldu nahi duen mezua, berriz ere elkarrekin aritzeko parada izanen dela, pandemiaren ondotik normaltasunez antolatuko den lehenbiziko jaia izanen baita. Aldezar (Iruñea), Gaztedi (Bilbo), Txibiri (Erriberri), Indarra (Gasteiz) eta Txikitxu Arrostaitz (Arrasate) taldeak ariko dira Oberenakoekin batera dantzan.

Goizean goiz ailegatuko dira autobusak Arrosadira, eta 10:00etan arrera egin ondotik, hamarretakoa emanen diete haur eta gazteei. Ordu baten buruan abiatuko dira kalejirak Arrosadia eta Azpilagaña auzoetan barrena. Bi izanen dira, auzo bakoitzeko bana. Arrosadian ariko dira Indarra, Gaztedi eta Txikitxu Arrostaitz; Azpilagañan, Txibiri, Aldezar eta Oberena.

Ekitaldi nagusia 13:00etan izanen da, Alfredo Floristan plazan. Han elkartuko dira talde guziak elkarrekin dantzan aritzeko. Ondotik, Oberenan bazkalduko dute denek. Arratsaldean dantzaldia izanen dute Oberenako frontoian, 16:30etatik aurrera.

Dantzari Ttikien Jaia bi urterik behin Oberenak antolatzen duen dantzari ttikien topaketa da. 2008. urtean abiatu zen, garai hartan emanaldi gutxi baitzituzten haur eta gazteek. Orduz geroztik zazpi edizio egin dira, eta Euskal Herriko 16 taldek parte hartu dute dagoeneko. Taldeen arteko harremanak sendotzeko, eta haur eta gazteei dantzaz gozatzeko espazioak eskaintzeko balio du bestak.

Dantzari Ttikien VIII. Jaiaren afixa

Dantzari Ttikien VIII. Jaiaren afixa

El 7 de mayo dantzaris txikis de aquí y allí podrán a volver a bailar juntos. El lema de este año será Elkardantza, palabra inventada que querría decir bailando juntos. Y es que ésta es una fiesta que se organiza en conjunto, entre todos y todas, y también en la que se comparte mucho. La octava edición de Dantzari Ttikien Jaia vuelve a la calle y vuelve a contar con grupos invitados tras la pandemia. Este año participarán Aldezar (Iruñea), Gaztedi (Bilbo), Txibiri (Erriberri), Indar (Gasteiz) y Txikitxu Arrostaitz (Arrasate) junto al grupo anfitrión, Oberena.

Los autobuses llegarán a Arrosadia a primera hora de la mañana y a las 10:00 se les dará el almuerzo a los y las participantes. Una hora después partirán en kalejira por los barrios de Arrosadia y Azpilagaña. Serán dos pasacalles, uno por barrio. En Arrosadia actuarán Indar, Gaztedi y Txikitxu Arrostaitz; en Azpilagaña, Txibiri, Aldezar y Oberena.

El acto central tendrá lugar a las 13:00 en la plaza Alfredo Floristán. Allí se reunirán todos los grupos para bailar juntos. Después, la comida será en Oberena. Por la tarde se celebrará una verbena en el frontón de Oberena a partir de las 16.30 horas.

Dantzari Ttikien Jaia es un encuentro de dantzaris txikis que organiza Oberena una vez cada dos años. La fiesta se organizó por primera vez en el año 2008, debido a la escasez  que había entonces de actuaciones para los grupos txikis. Desde entonces se han realizado siete ediciones en las que han participado ya 16 grupos de diferentes lugares de Euskal Herria. Esta fiesta sirve para fortalecer las relaciones entre los grupos y ofrecer a niños, niñas y jóvenes espacios para disfrutar de la danza tradicional.