Oberena participa en la actuación del 35 aniversario de Ardanbera

Igande eguerdian izanen da dantza ikuskizuna, Uharteko arte garaikideko zentroan. Fanfarreak munduan barna egindako bidaiei buruzkoa izanen da || Será el domingo al mediodía en el centro de arte contemporáneo de Uharte. El tema principal serán los viajes que ha hecho la fanfarre por el mundo

2018-10-26 10:47

Munduko makina bat hiri eta herri ezagutu ditu Ardanbera fanfarreak, haietako batzuk Oberenako dantzariekin batera, gainera. 35 urte beteko ditu aurten Uharteko fanfarreak, eta bidai horiek gogora ekartzea erabaki du emanaldi berezi baten bidez: Ardanbera: 35 urte munduan zehar. Igandean izanen da emanaldia, 12:00etan, Uharteko arte garaikideko zentroan, eta Oberena dantza taldeak bertan parte hartuko du. Txirdil ahots baxuen taldea eta Los tenampas y el mariachi taldeak ere ariko dira, kantuan.

Munduan barna bidaiatxo bat antolatu du Ardanberak iganderako. Bertan, han eta hemen bildutako musikak adituko dira, baita bisitatutako lekuetan erakutsitako euskal dantzak ere. Sarrera dohainik bada ere, sartzeko gonbidapena beharrezkoa izanen dute ikusleek. Gonbidapenak herriko kultur etxean lortu daitezke.

 

Oberenako dantzariak, uztai dantza plazaratzen, iaz, Uharten

Oberenako dantzariak, uztai dantza plazaratzen, iaz, Uharten

La fanfarre Ardanbera ha viajado a numerosos lugares del mundo en sus 35 años de existencia. Además, algunos de esos viajes han sido junto a dantzaris de Oberena. Ahora, quieren representar todos aquellos viajes y la experiencia acumulada en una actuación especial: Ardanbera: 35 años por el mundo. Será este domingo a las 12:00 en el centro de arte contemporáneo de Uharte y en ella participará Oberena dantza taldea. También estarán el grupo de voces graves Txirdil y Los Tenampas y El Mariachi.

Será un viaje pequeño por el mundo en el que se mostrarán lo que se expuso en aquellos viajes y lo que se aprendió de aquellos lugares. La entrada es libre, pero será necesario disponer de una invitación. Se pueden conseguir en la casa de cultura del pueblo.