300 dantzari txikis participarán en Dantzari Tikien V. Jaia

Bosgarren edizioa izanen denez, Nafarroako Dantzari Tikien Egunarekin bat egin du bi urtean behin ospatzen den bestak. Maiatzaren 20an ospatuko da, Arrosadian || Como será la quinta edición Oberena asumirá la organización del Dïa del Dantzari Txiki de Navarra. Se celebrará el 20 de mayo en Arrosadia

2017-05-11 11:16

Batu! Horixe da aurtengo Dantzari Tikien Jaiaren leloa. Izan ere, bosgarren aldia du, eta ohiko formatutik aldendu, eta Nafarroako Dantzari Tiki Egunarekin bat egin du bestak. Hala, Oberena dantza taldeak eta Nafarroako Dantzarien Biltzarrak indarrak batu eginen dituzte dantzari tikien topaketa antolatzeko. Maiatzaren 20an izanen da Iruñeko Arrosadia auzoan, eta 300 dantzari tiki inguru bilduko ditu.

Egitaraua:

10:00etan harrera eginen zaie dantza talde guziei Oberena Kirol Elkartean, eta ordu erdi beranduago hamaiketakoa banatuko zaie dantzari tikiei. 11:30ean abiatuko dira kalera, eta hiru kalejira eginen dituzte Arrosadia eta Azpilagaña auzoetan barna. 13:00etan talde guziak Alfredo Floristan plazan bilduko dira ekitaldi nagusia eskaintzeko. Bertan honakoa dantzatuko dute: Jaurrietako neska dantza, Lantzeko zortzikoa, Txulalai, Baztango esku dantza, Gorularien arku dantza eta domingillo, eta Ostalerrak.

14:30ean bazkaria izanen dute dantzariek, eta ordu baten buruan gurasoen txanda izanen da. Gurasoek bazkaldu bitartean haurrek jolasak izanen dituzte. Ondoren, 16:30ean dantzaldia eginen dute Oberena elkartean, eta 18:00etan bukatuko da besta.

Parte hartzaileak:
Hulargi (Berriozar), Larratz (Burlata), Baietz (Orkoien), Harizti (Barañain), Ardantzeta (Noain), Otsagabiko dantzariak (Otsagabia), Agoizko dantzariak (Agoitz), Elordi (Zizur), Amaiur, Iruña Taldea, Muthiko Alaiak eta Oberena (Iruñea).

Kalejiren ibilbideak:

Leloa:
Dantzari Tikien Jaiak urtero lelo bat izaten du. Aurten Batu! izanen da, hainbat adiera biltzen dituen mezua. Alde batetik, indarrak batzeari eta bi besten batuketari egiten dio erreferentzia. Izan ere, dantzari tikiak bilduko dituena bi bestaren batura baita: Dantzari Tikien Jaia eta Nafarroako Dantzari Tikien Eguna. Antolakuntzan lanetan ere bi talde ariko dira: Oberena dantza taldea eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra. Bestalde, dantzara eta bestara batzeko deia luzatu nahi du egunak, horregatik ageri da afixan dantzari tiki bat eskua luzatzen.

Zer da Dantzari Tikien Jaia?
2008. urtean hasitako proiektua da. Garai hartako dantzari tikien emanaldi kopuru urriak kezkaturik, zerbait egin beharra zegoela iduritu zitzaien Oberenako begiraleei. Emanaldiak behar ziren, eta tikiek goza zezaten, besta egun bat prestatzea pentsatu zuten. Horrela abiatu zen Dantzari Tikien Jaia. Pausoz pauso, urratsez urrats, pika eta ebats, dantzatzera goaz! lelopean, bost talde bildu ziren Oberena Kirol Elkartean. Arrosadia auzoan barna kalejiratxoa egin ondotik, elkarteko instalazioetan ekitaldi nagusia egin zuten. Gero bazkariaz gozatu zuten haurrek eta, hondarrekoz, fanfarrearen doinuekin dantzan ibili ziren, baina publikorik gabe orduan.

Besta hau bi urterik behin ospatzea erabaki zuen Oberenak hasieratik, beraz, 2010. urtean Dantzari Ttikien II. Jaia antolatu zuen. Bigarren edizio horretan Gerorantza, gero ere dantza lemapean lau talde bildu ziren: Salleko (Sestao), Elordi (Zizur Nagusia), Sanfermin Ikastola (Zizur Txikia) eta Oberena (Iruñea). Urte hartan lehenbiziko edizioko egitaraua jarraitu zen, eta berrikuntza bakarra arratsaldean antolatutako jolasak izan ziren. 2012. urtean hainbat arazo izan ziren, beraz, Dantzari Tikien Jaia erdipurdi ateratzea baino, urtebete atzeratzea hobetsi zuten Oberena dantza taldeko kideek. Beraz, 2013an ospatu zen hirugarren edizioa Dantza, jalgi hadi plazara leloarekin. Goizeko jarduera guziak Oberenatik atera, eta auzoko kaleetara eraman ziren.

Hondarreko besta duela bi urte egin zen, 2015ean. Oberena elkartea 75. urteurrena ospatzen ari zen, eta dantza taldeak orduan hasi zituen ere bere urteurrena ospatzeko jarduerak. Dantzari Tikien Jaiaren leloa Indar berriz! izan zen, urteurrenaren leloaren bigarren zatia –Iturri zaharretik, indar berriz–. Urteurrena ospatzeko Hego Euskal Herriko probintzia guzietako talde bana gonbidatu zuen Oberenak: Santutxuko Gaztedi dantzari taldea (Bilbo, Bizkaia), Legazpiko Korosti taldea
(Gipuzkoa), Urkabustaizko dantzariak (Araba) eta Arangurengo dantzariak (Nafarroa).

Tikiak Azpilagañan dantzan, Dantzari Tikien III. Jaian

Tikiak Azpilagañan dantzan, Dantzari Tikien III. Jaian

Batu! (Sumar/Súmate) Ese será el lema que presentará este año Dantzari Tikien Jaia. Y es que ya ha llegado a la quinta edición y para celebrarlo, dejará de lado el formato habitual y la fiesta se convertirá en el Día del Dantzari Txiki de Navarra. Así pues, Oberena dantza taldea y Nafarroako Dantzarien Biltzarra aunarán esfuerzos para organizar y sacar adelante este día que reunirá a unos 300 dantzaris txikis de Navarra el 20 de mayo.

Programa:

A las 10:00 se dará la bienvenida a los grupos en el Club Deportivo Oberena y media hora después se repartirá el almuerzo a los y las participantes. A las 11:30 saldrán tres kalejiras por las calles de los barrios de Arrosadia y Azpilagaña. Todos los grupos se juntarán a las 13:00 en la plaza Alfredo Floristán para ofrecer el acto central en el que se bailará el siguiente repertorio: Jaurrietako neska dantza, Lantzeko zortzikoa, Txulalai, Baztango esku dantza, Gorularien arku dantza eta domingillo, y Ostalerrak.

A las 14:30 tendrá lugar la comida de los txikis, y una hora después será el turno de los padres y las madres. Mientras tanto se organizarán actividades lúdicas para los txikis. Para terminar el día habrá bailables a las 16:30 a cargo de los músicos de Oberena. La fiesta finalizará a las 18:00.

Participantes:

Hulargi (Berriozar), Larratz (Burlata), Baietz (Orkoien), Harizti (Barañain), Ardantzeta (Noain), Otsagabiko dantzariak (Otsagabia), Agoizko dantzariak (Agoitz), Elordi (Zizur), Amaiur, Iruña Taldea, Muthiko Alaiak y Oberena (Iruñea).

Recorridos de las kalejiras:

Lema:

Todos los años se prepara un lema para Dantzari Tikien Jaia. Este año se ha optado por el siguiente: Batu! En castellano se podría traducir como Sumar o como Súmate. Y es que el lema tiene diferentes sentidos. Por una parte hace referencia a la suma de dos fiestas que ya se celebraban de antemano por separado: Dantzari Tikien Jaia y el Día del Dantzari Txiki de Navarra. También alude la suma de manos para trabajar en la organización, ya que lo hacen conjuntamente Oberena dantza taldea y Nafarroako Dantzarien Biltzarra. Por último, es un llamamiento a sumarse a las danzas y a la celebración de este día. Por ello aparece una dantzari txiki en el cartel dando la bienvenida.

¿Qué es Dantzari Tikien Jaia?

Es un proyecto que comenzó en el año 2008. Los y las monitoras de Oberena dantza taldea estaban preocupadas por la falta de actuaciones de txikis que había entonces y decidieron preparar una fiesta para que pudieran disfrutar los más txikis del grupo. Así comenzó Dantzari Tikien Jaia. El primer año bajo el lema Pausoz pauso, urratsez urrats, pika eta ebats, dantzatzera goaz! (Paso a paso, pika y ebats, vamos a bailar!) se reunieron cinco grupos en las instalaciones de Oberena. Tras una kalejira por Arrosadia, se hizo el acto central en Oberena. Hubo comida y para terminar baile a
cargo de la fanfarre.

Oberena decidió celebrar la fiesta una vez cada dos años, por tanto, la segunda llegó en 2010 con el lema Gerorantza, gero ere dantza (Hacia un futuro donde habrá dantza). Salleko (Sestao), Elordi (Zizur Nagusia), Sanfermin Ikastola (Zizur Txikia) y Oberena (Iruñea) fueron los grupos que participaron en una edición en la que la única novedad fueron los juegos de la tarde para txikis. En el año 2012 hubo algunos problemas internos y, por tanto, se decidió atrasar la fiesta en vez de hacer una edición chapucera. Así pues, la tercera edición fue en 2013 con el lema Dantza, jalgi hadi plazara (Sacar la danza a la calle). Como bien indicó el lema, el objetivo principal fue sacar la fiesta de las instalaciones de Oberena a las calles del barrio.

La última fiesta fue hace dos años en el contexto del 75 aniversario de Oberena dantza taldea. Por ello, el lema escogido fue Indar berriz! (Con más fuerza o fuerzas renovadas), la segunda parte del lema que anunciaba el aniversario –Iturri zaharretik, indar berriz–. Para celebrar el aniversario participaron grupos de todas las provincias vascas del sur: Gaztedi dantzari taldea de Santutxu (Bilbo, Bizkaia), Korosti taldea de Legazpi (Gipuzkoa), dantzaris de Urkabustaiz (Araba) y dantzaris de Aranguren (Nafarroa).