Gaur, otsailak 2, Oberena Dantza Taldeak Arrosadiako ihauterietan parte hartuko du. Aurten Lantzeko pertsonaiak kaleratuko dituzte dantza taldeak eta Arrosadiako Koordinadorak. Dantzari txiki, ertain eta nagusiak, gurasoen taldea eta auzoko hainbat kolektibo jalgiko dira karrikak musika eta kolorez margotzera. Egitarauan goizeko puska biltzea, arratsaldeko kalejira eta gaueko gaupasa aipatzekoak dira. Ihauteriak asteazkenean hasi ziren auzoan…
Tag Archives: dantza
NAJERA 2007
Hemen da Najera 2007 DVDa. 2007ko abuztuaren 11an Oberena dantza taldea Naxerara abiatu zen emanaldi txukun bat eskeintzeko asmoz. Honetarako kanpoko laguntza behar izan zuen: Jon Garai txakapartan, Xabier, Edurne Eneko eta Iker Moreno dantzan, eta Imanol eta Gorka kamera lanetan. DVDak ordu bat eta 31 minutu irauten ditu. Hasieran erritmo eta soinuekin jolasten dira…
EH – KENYA
Olentzero Oberenara iritsi da eta aurten izugarrizko oparia dakar taldekideendako: Kenyara bidaia. Oberena Kirol Elkarteko kide bat han izan zen eta dantza taldearen berri izan zuten hari esker. Kenyakoei izugarri gustatu zitzaizkien ikusitako argazkiak eta liluraturik geratu ziren Iruñeko gizon honek azaldutako guztiarekin. Honela ba, atzo jakinarazi zinguten bidaiari buruz. Bidaia uda partean izanen da…
Iraileko kronika
IRAILA Irailaren hasieran dantza saiorik ez genuen izan baina izan genituen ezkontzetako arkuak (dantzariok gutxien maite duguna). Fanfarrekoek egin zuten lan baina bakarka. Artikako jaietan dianak jotzen ibili ziren txistulariak larunbat goizean eta igandean fanfarre osoa aritu zen goizez kalejiran eta bazkalondoa alaitzen gero. Hilaren 9tik 11ra Katalunia aldera joan ginen bertako Xicots de Vilafrancak…
Udako Kronikak III
ABUZTUALehenengo asteburua baino ez genuen erdi-libre eta txikiekin Barriara joateko probestu genuen. Hala ere Iruñean geratu zirenek izan zuten zer ospatu, Irantzuren ezkontza izan baitzen aste hartan (ikusten duzuenez aurten dantzari ohi asko ari dira ezkontzen). Bueltan ensaioei gogor ekin genien, ordu eta erdiko emanaldi berezi bat prestatu behar baikenuen. Najera aldera joan ginen 11an…
- ← Previous
- 1
- …
- 41
- 42
- 43
- Next →