Patxi Laborda Oberenan izanen da asteburuan

Dantzan irakasteko baliabideei buruzko ikastaroa emanen du IRUDAMAk antolatutako ikastaroan. Bihar eta etzi izanen da, goizez || El cursillo sobre recursos para enseyar dantza lo organiza IRUDAMA. Será mañana y pasado mañana por la mañana

2017-01-27 18:45

Dantzan nola irakatsi irakastea. Horixe izanen da Patxi Laborda dantza maisu, koreografo eta txuntxuneroak izanen duen erronka. Horretarako, IRUDAMA Iruñeko Dantzarien Mahaiak Dantzan irakasteko baliabideak ikastaroa antolatu du. Oberena kirol elkartean izanen da bihar eta etzi, 10:00etatik 13:00etara. Iruñeko hainbat dantza taldetako kideek parte hartuko dute.

Dantzan.eus atariak xehe azaltzen du nor den Patxi Laborda (Iruñea, 1967). Dantzari, dantza-maisu eta dantza sustatzaile urteak daramatza Bilbao Musikan helduendako tradiziozko dantzaren irakasle lanetan. Aiko taldean erromeria dinamizatzaile moduan ere aritzen da eta hauekin dantzarako zenbait diska eta DVDren prestaketan eta grabaketan parte hartu du. Dantza tradizionalaren inguruko hamaika ikastaro eman ditu bai gurean eta baita gure mugetatik kanpo ere, hango eta hemengo dantza-maisuekin etengabeko hartu emana mantenduz. Neguko folklorean berezitua, hainbat lan egin ditu euskal dantzaz, neguko solstizioaz eta inauterien inguruan. Zenbait aldizkaritarako dantzaren inguruko artikuluak idatzi izan ditu, besteak beste 2007ko neguan EDBko Dantzariak aldizkariaren 54. alean argitaratutako “Dantzan irakasten” izenburukoa, edota Euskonews-en jasotako “Euskal plaza dantzen akademizazioaren inguruan” gogoeta.

patxi

Patxi Laborda ikastaro batean. Arg: Dantzan.eus

Enseñar a enseñar. Ese será el reto que tendrá que afrontar el dantza maisu, coreógrafo y txuntxunero Patxi Laborda. IRUDAMA Iruñeko Dantzarien Mahaia ha organizado un cursillo para ello: Recursos para enseñar dantza. Será en las instalaciones de Oberena mañana y pasado mañana de 10:00 a 13:00. Participarán dantzaris de diferentes grupos de Pamplona.

El portal dantzan.eus explica quién es Patxi Laborda (Iruñea, 1967). Dantzari, profesor de dantza y divulgador de la dantza, lleva años en Bilbao Musika enseñando danza tradicional a adultos. También dinamiza las romerias con el grupo Aiko, y ha participado en la grabación y elaboración de diferentes CDs y DVDs con el mismo grupo. Ha impartido muchísimos cursos sobre dantza tradicional, y mantiene relación con diferentes profesores de danza. Experto en el folclore del invierno, ha hecho trabajos sobre euskal dantza, el solsticio de invierno y los carnavales. También ha escrito artículos sobre dantza, por ejemplo, en invierno de 2007 publicó el artículo “Dantzan irakasten“(Enseyando dantza) en el número 54 de la revista Dantzariak o también publicó el artículo “Euskal plaza dantzen akademizazioaren inguruan” (En torno a la academización de las danzas vascas de plaza) en Euskonews.