Olentzerorekin dantzan

Eguberriak direla eta, hainbat emanaldi eskeiniko ditu Oberena dantza taldeak, Olentzeroren kalejiretan, batik bat || Con motivo de la Navidad Oberena dantza taldea ofrecerá algunas actuaciones, sobre todo en torno a Olentzero

data

Din, dan, don, Eguberri on. Ate joka ditugu abenduko besta nagusiak, eta Oberena dantza taldea ere prest da dantzan hasteko. Eguberrien kari, hainbat emanaldi eskeiniko ditu aurten. Bihar ttikien eta ertainen txanda izanen da. Goizean NEDBk antolatutako Eguberrietako Dantzari Txikien Topaketan parte hartuko dute Oberenako dantzari ertainek. Haiekin batera ariko dira Iruña Taldea, Duguna, Ortzadar, La Unika, Eluntze eta Muthiko Alaiak taldeetako dantzari ttikiak. Hamaiketakoa hartu ondotik, kalejiran abiatuko dira Iruñeko Alde Zaharrean barna, 11:45ean. 13:00etan Burguen plazan elkartuko dira denak, ekitaldi nagusia egiteko.

Bihar arratsaldean, berriz, Aritzura joanen dira dantzari ttikiak, Olentzerori harrera egitera. Urtero bezala, auzoko haurrak Olentzerori eskutitza ematera hurbilduko dira, eta Oberenako dantzariek euskal dantzekin hartuko dute ikazkina. Autobusa Oberenatik aterako da 17:00etan. Yoar elkarteak eta Arrosadiko Jai Batzordeak antolatu dute txangoa.

Eguberrietan ere, dantzan

Aurreko astean ez ezik, Eguberrietan ere dantzan ariko dira Oberenako kideak. Urteroko hitzorduak izanen dituzte: abenduaren 23an Azpilagañako Olentzeroren kalejira, abenduaren 24an Mesias Sarritan dantza Oberenan eta Olentzeroren kalejira Alde Zaharrean, eta abenduaren 31an Mesias Sarritan dantza Origaina kaleko elizan.

Oberena Gaztea Mesias Sarritan dantzatzen

Oberena Gaztea Mesias Sarritan dantzatzen

Ya llega la Navidad y los dantzaris de Oberena ya están listos para retomar la actividad. Con motivo de las fiestas, Oberena ofrecerá diferentes actuaciones. Mañana será el turno de los txikis, que participarán en el Encuentro de Dantzari Txikis de Navidad organizado por NEDB. También participarán los siguientes grupos: Iruña Taldea, Duguna, Ortzadar, La Unika, Eluntze y Muthiko Alaiak. Tras tomar el almuerzo, los txikis saldrán en kalejiras a las 11:45 por las calles del Casco Viejo de Iruñea. A las 13:00 se juntarán todos y todas en la plaza de los Burgos para ofrecer el acto central.

También mañana, pero por la tarde, los txikis acudirán a Aritzu a darle la bienvenida a Olentzero. Como todos los años, los y las niñas del barrio irán a esta localidad para darle la carta a Olentzero y los dantzaris se encargarán de bailar a la llegada del carbonero. El autobús saldrá de Oberena a las 17:00. Es una actividad organizada por Yoar y la Comisión de Fiestas de Arrosadia.

En Navidades, también

No solo la semana anterior. En Navidad también saldrán a bailar en las citas de todos los años: el 23 de diciembre kalejira de Olentzero de Azpilagaña, el 24 de diciembre se bailará Mesias Sarritan en Oberena y después participarán en la kalejira de Olentzero de Iruñea y el 31 de diciembre bailarán Mesias Sarritan en la parroquia de la calle Pico de Ori.