“Ez genuen pentsatuko inoiz 2016an galtzak jartzea iraultzailea ere izaten ahal zenik”

Tradizioak euskal dantzetan izan duen eragina aztertu du Hamaika telebistako Idemtitateak saioak. Irune Tubia Oberena dantza taldeko kideak hausnarketa horretan parte hartu du, eta bere esperientzia kontatu. Erreportajean Oier Araolaza (Dantzan.eus), Marisa Barrena (Kriskitiña dantza taldea), Edurne Kortazar (Mikeldi dantza taldea) eta beste dantzari batzuen hitzak ere bildu dituzte.