Domingo repleto de dantza para los txikis

Goizez NEDBk antolatutako dantzari tikien topaketan parte hartuko dute. Arratsaldean Olentzerori bisita eginen diote Aritzun || Por la mañana participarán en la concentración de dantzari txikis organizada por NEDB. Por la tarde acudirán a Aritzua visitar a Olentzero

2016-12-15 14:37

Igandea dantzan emanen dute Oberena dantza taldeko tikiek. Izan ere, bi emanaldi dituzte: alde batetik, NEDBk Eguberrien bueltan antolatzen duen dantzari tikien topaketa. Hori goizean izanen da, Iruñeko karriketan. Bestetik, auzokideek urtero Aritzura egiten duten txangoa dute. Bertan Olentzerori harrera eginen diote eta gutuna emateko parada izanen dute tikiek.

Eguberrietako dantzari tikien topaketan 10 taldek parte hartuko dute. Oberenarekin batera arituko dira Alai Gaztea, Amaiur, Bernat Etxepare, Eluntze, Iruña Taldea, Jaso Ikastola, La Unica, Muthiko Alaiak eta Ortzadar. 11:00etan kalejiran abiatuko dira Alde Zaharreko karriketan barna, eta ordu baten buruan ekitaldi nagusia eginen dute denek batera Udaletxeko plazan. Zazpi jauzi, Baztango esku dantza, Jaurrietako neska dantza, jota eta porrusalda eta Lantzeko zortzikoa eskainiko dituzte dantzari tikiek. Oberena dantza taldeak La Unica eta Ortzadar taldeekin batera eginen du kalejira, Sarasate pasealekuan hasi, Gazteluko plaza eta Estafeta karrika zeharkatu, eta Udaletxera ailegatu arte.

Arratsaldean Aritzura abiatuko dira auzoko haurrak, eta haiekin batera Azpilagañako joaldunak eta Oberena dantza taldeko tikiak. 17:00etan autobusa hartuko dute Azpilagañako eskolan. Iluntzean Olentzero ailegatuko da herrira, mendia atzean utzirik, eta dantzari eta joaldunek harrera eginen diote. Haurrek eskutitza emanen diote, eta merendua hartu ondotik itzuliko dira Iruñera.

Oberenako tikiak Aritzun, Olentzero eta Mari Domingiri dantzatzen

Oberenako tikiak Aritzun, Olentzero eta Mari Domingiri dantzatzen

Los txikis de Oberena no van a parar de bailar este domingo, ya que tienen dos actuaciones el mismo día: por una parte la concentración de dantzaris txikis que organiza NEDB en torno a las Navidades. Será por la mañana en el Casco Viejo de Iruñea. Por otra parte, acudirán a Aritzu a visitar a Olentzero. Seguro que habrá quien le lleve su carta para entregársela en mano.

En la concentración de dantzaris txikis de Navidades participarán 10 grupos en total. Así pues, Oberena actuará junto a los grupos Alai Gaztea, Amaiur, Bernat Etxepare, Eluntze, Iruña Taldea, Jaso Ikastola, La Unica, Muthiko Alaiak y Ortzadar. A las 11:00 saldrán en kalejira por las calles del Casco Viejo y tras una hora se reunirán en la plaza del Ayuntamiento para dar comienzo al acto central en el que bailarán todos los grupos juntos el siguiente repertorio: zazpi jauzi, Baztango esku dantza, Jaurrietako neska dantza, jota eta porrusalda y el zortziko de Lantz. Oberena dantza taldea participará en la kalejira junto a La Unica y Ortzadar, saliendo de Sarasate, pasando por la Plaza del Castillo y la calle Estafeta, y hasta terminar en la plaza Consistorial.

Por la tarde las niñas y niños del barrio acudirán a Aritzu, junto a los joaldunak de Azpilagaña y los dantzaris de Oberena. El autobús partirá a las 17:00 desde la escuela de Azpilagaña. Cuando caiga el sol, Olentzero bajará de la montaña y le darán la bienvenida con cencerros y bailes. Después las niñas y niños podrán darle la carta en mano. Tras merendar volverán todos a Pamplona.