Bihar Legazpira joanen dira Oberenako txikiak

Korosti taldeak gonbidaturik, eguna Gipuzkoan emanen dute taldeko tikiek. Eguerdian eta arratsaldean emanaldi bana eskeiniko dute gainerako taldeekin batera  |  Invitados por el grupo local Korosti los txikis pasarán el día en Gipuzkoa. Bailarán al mediodía y por la tarde junto a los demás grupos

Bihar XXXI. Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute Legazpin (Gipuzkoa), bertako Korosti dantza taldeak antolaturik. Urtero bezala, Oberena dantza taldeko tikiak ere han izanen dira egun pasa. Hamaiketakoa hartu ondotik, 11:45ean kalejira eginen dute herriko karriketan barna. Ondoren, emanaldia eginen dute Euskal Herria plazan. 13:15ean izanen da hori, eta talde guziak batera aterako dira plazara. Arratsaldean ere izanen da gozatzeko parada. Izan ere, bazkalondoan jolasak antolatu dituzte haurrendako, eta 17:15ean emanaldia eskeiniko dute berriz ere talde guziek. Bigarren emanaldi horretan banango, nesken arku dantza, txankarranko, Zuberoako makil dantza, zahagi dantza, Gipuzkoako zinta dantza, zapatagin dantza, txulalai, fandango eta arin-arin, eta larraindantza plazaratuko dira.

Oberenako dantzari tikiak Legazpin

Oberenako dantzari tikiak Legazpin

Mañana celebran en Legazpi (Gipuzkoa) el XXXI. Dantzari Txiki Eguna organizado por el grupo local Korosti. Como todos los años, Oberena dantza taldea también acudirá a pasar el día. Tras el almuerzo, a las 11:45 harán una kalejira por las calles del pueblo. Después ofrecerán una actuación en la plaza Euskal Herria junto a todos los grupos asistentes. Por la tarde también habrá actividades. Después de comer juegos para los txikis, y después a las 17:15 actuación en la misma plaza de la mañana. En esta segunda actuación los grupos bailarán lo siguiente: banango, nesken arku dantza, txankarranko, Zuberoako makil dantza, zahagi dantza, Gipuzkoako zinta dantza, zapatagin dantza, txulalai, fandango eta arin-arin y larraindantza.