Bardenas ostatua omenduko du aurten soka-dantzak

Oberenako dantzariek Arrosadiko soka-dantza plazaratuko dute ostiral iluntzean. Ilargi Enean izanen da saioa, eta gero kalejira eginen da suak piztera joateko || Dantzaris de Oberena bailarán la soka-dantza de Arrosadia el viernes al anochecer. El acto será en Ilargi Enea y después irán en kalejira hasta el lugar donde encenderán las hogueras

2023-06-21 14:15

Sanjuan gauez suak piztuko dira berriz ere Arrosadian. Aurretik, baina, auzoko soka-dantza plazaratuko dute Oberenako dantzariek Ilargi Enea parkean. Sokako aurreskuak eta atzeskuak Bardenas ostatuko jabeak omenduko dituzte aurten, belauntzingoa haiei eskainiz: Rosi Gil Baztanzuri eta Eneko Gil Orduña. 20:00etan izanen da emanaldia, eta, ondotik, kalejiran abiatuko dira Ultzama errekaren eta Blas de la Serna karriken artera, han piztuko baitituzte sanjuanetako suak.

Bardenas ostatuak auzoan egiten diren ekitaldietan parte hartzen du: inauterietan, bestetan eta bestelakoetan. Oberena dantza taldeak, sarri, handik abiatzen ditu kalejirak, eta beti arteratzen dute jan-edana dantzariei eta musikariei eskaintzeko. Aurten Rosi Gilek erretiroa hartuko du. Horregatik guziagatik esker ona adierazteko modua izanen da aurtengo soka-dantzako omenaldia.

Arrosadiko soka-dantza, iazko sanjuan gauez. Argazkia: Malko Vich

Arrosadiko soka-dantza, iazko sanjuan gauez. Argazkia: Malko Vich

La noche de San Juan volverán a encenderse las hogueras en Arrosadia. Previamente, los dantzaris de Oberena ofrecerán la soka-dantza del barrio en el parque Ilargi Enea. Aurresku y atzesku homenajearán este año a los dueños del Bar Bardenas, a quienes ofrecerán el belauntzingo: Rosi Gil Baztanzuri y Eneko Gil Orduña. La actuación tendrá lugar a las 20:00 y a continuación se realizará una kalejira hasta el cruce entre las calles Río Ultzama y Blas de la Serna, donde se encenderán las hogueras de San Juan.

El Bar Bardenas participa en los actos que se celebran en el barrio: carnavales, fiestas, etc. Oberena dantza taldea a menudo parte desde allí en kalejira y siempre acojen a dantzaris y músicos con una mesa de comida y bebida. Además, Rosi Gil se jubilará este año. Por tanto, este homenaje será la forma en la que Oberena dantza taldea les exprese su gran agradecimiento.