Gaur hasiko da 69. urteurrena ospatzeko argazki lehiaketa. Ez da saririk izanen eta bloga bisitatzen duen orok izanen du irabazlea hautatzeko parada.
Aurten Oberena dantza taldeak 69 urte bete ditu eta horren kariaz ospakizun xumea egitea erabaki dugu. Irailaren 6an aurkeztu genuen blog honetan urteurrenaren logotipoa, baina lehenagotik ere ikusi zen Sanferminetan banatu genituen pegatinetan. Orain lehiaketaren txanda da. Gaur hasi eta azaroaren 30era arte izanen da argazkiak bidaltzeko aukera. Irabazlea aukeratzeko tenorean, bloga irakurtzen duzuen guziok izanen duzue bozka bana. Aurrerago, argazkiak igotzen hasten garelarik, azalduko dugu nola eginen den hautaketa. Argazkiak bidaltzeko ere ez da Oberena dantza taldeko kide izan behar, edonork parte hartu dezake beraz.
Zeren zain zaude? hartu kamera eta egin ezazu argazki on bat!
Lehiaketan parte-hartzeko jarraibide hauek paratu ditugu:
- gaia “69” izanen da, besterik gabe.
- bakoitzak nahi adina argazki bidali ditzake oberenasarean@gmail.com helbidera.
- argazkia/k creative commons lizentziapean izanen da/dira eskuragai gure blogean.
- argazkiarekin batera, egilearen izen-abizenak bidali. Dantzaria izanez gero, dantza taldea aipatu eta bestelaz bizilekua.
- abenduaren 3an, Oberenako dantzarien egunarekin batera, jakinen dugu zein den irabazlea.
- el tema es “69”, nada más.
- cada uno/a puede mandar el número de fotos que quiera a la dirección oberenasarean@gmail.com .
- todas las fotos se pondrán a disposición de los usuarios de Internet bajo licencia de creative commons.
- junto a la foto habrá que mandar el nombre y apellidos del/de la fotógrafo/a. En caso de ser dantzari, también el grupo, y sino el lugar de residencia.
- el 3 de diciembre, coincidiendo con el día del dantzari de Oberena, se conocerá la foto ganadora.