200 dantzari beterano bilduko dira bihar auzoan

Oberena dantza taldeak ‘Gure dantzak’ dantzari beteranoen jaialdia antolatu du NEDBrekin batera || Oberena dantza taldea organiza el festival de dantzaris veteranos ‘Gure dantzak’ junto a NEDB

Dantzari beternoek hitzordua dute bihar Arrosadian. Izan ere, Oberena dantza taldeak Gure dantzak jaialdia antolatu du, NEDBrekin batera. Orotara 200 dantzari bilduko ditu aurtengo edizioak, hamar taldetan ari diren dantzari beteranoak: Ardantzeta, Arrola, Basakaitz, Francisco Beruete, Larratz, Martin Galdiano, Muthiko Alaiak, Barde Rivera, Otsagabia eta Oberena.

11:30ean bi kalejiratan aterako dira karriketara, eta Arrosadia eta Azpilagañako plazetan dantzan ariko dira. Arrosadikoa eraikin azkarren parean eta Motxuelo tabernaren parean geldituko da dantzak eskaintzeko. Azpilagañakoak geldialdiak eginen ditu parkean eta Keiles ibaiaren kalean dagoen plazan. Ekitaldi nagusia Alfredo Floristan plazan izanen da eguerdian, eta dantzari guziek elkarrekin dantzatuko dute han.

Egitaraua:

10:00 Harrera Oberenan
10:15 Hamaiketakoa Oberenan
11:30 Kalejira. Bi taldetan aterako dira dantzariak, batzuk Arrosadian barna eta besteak Azpilagañako kaleetan.
13:00 Ekitaldi nagusia Alfredo Floristan plazan:

  • Aurkezpena
  • Zangozako jota
  • Bi jauzi
  • Arrosadiko ttun-ttuna
  • Agurra

14:00 Arropa aldatzeko tartea Oberenan
15:00 Bazkaria Oberenan
16:30 Dantzaldia Oberenako fanfarrearekin
19:00 Besta bukatuko da

Kalejiren mapa


Los dantzaris veteranos se darán cita mañana en Arrosadia, ya que Oberena dantza taldea ha organizado el festival Gure dantzak junto a NEDB. En total esta edición reunirá 200 dantzaris de diez grupos: Ardantzeta, Arrola, Basakaitz, Francisco Beruete, Larratz, Martin Galdiano, Muthiko Alaiak, Barde Rivera, Otsagabia eta Oberena.

Dos kalejiras saldrán a las 11:30 de Oberena y recorrerán las calles de Arrosadia y Azpilagaña. La de Arrosadia parará en la plaza de los edificios inteligentes y frente al bar Mochuelo. La de Azpilagaña contará con bailes en el parque y en la plaza de la calle Río Queiles. El acto central será en la plaza Alfredo Floristán al mediodía, donde bailarán todos los grupos juntos.

Programa:

10:00 Recibimiento en Oberena
10:15 Almuerzo en asadores de Oberena
11:30 Desfile. Serán dos kalejiras, una por Azpilagaña y la otra por Arrosadia
13:00 Acto central en la plaza Alfredo Floristan. Bailaremos el siguiente repertorio todos juntos:

  • Presentación
  • Jota Sangüesa
  • Dos jauzis
  • Ttun ttun de Arrosadia
  • Despedida

14:00 Dispondremos de una hora para cambiarse de ropa en Oberena
15:00 Comida en Oberena
16:30 Bailables con la fanfarre de Oberena en el mismo lugar
19:00 Fin de fiesta y retorno de los autobuses

Mapa de kalejiras