Txapela irabazi du Ainara Martinez txistulariak Hernanin

Bakarlari lanetan txapeldun izendatu dute Ainara Martinez Oberena fanfarreko kidea Hernaniko VIII. Txistulari Gazteen Txapelketan. Taldekako txapelketan ere irabazi du.
Ainara Martinez, txistulari de la fanfarre Oberena, ha ganado la txapela como solista en la VIII edición del campeonato de jóvenes txistularis de Hernani. También ha ganado en la categoría de grupos.

Ainara Martinez Ramirez Oberena fanfarreko txistularia izan da bakarlari lanetako txapelduna Hernaniko VIII. Txistulari Gazteen Txapelketan, 13 eta 16 urte bitarteko kategorian. J. M. Bastidaren Txori Hegada kantuari esker irabazi du txapelketa. Bestalde, taldekako txapelketan Martinezen taldeak irabazi zuen. Berarekin batera ziren Jon Aldabe, Maria Noain eta Peio Garijo, eta Eduardo Gorosarriren Alborada en cuatro tiempos obra jo zuten. 13 urtetik beheitiko kategorian ere iruindar batek eraman zuen txapela: Amaia Erasok.
Martxoaren 24 eta 25ean ospatu zen Hernaniko VIII. Txistulari Jaialdia, eta bere baitan txapelketa. Hernaniko Kronikak dioenez inoizko txapelketarik jendetsuena izan da aurtengoa, gaztetxo anitzek eman baitute izena. Orotara Euskal Herri osoko 37 txistularik parte-hartu zuten, 9 eta 16 urte bitartekoak denak. 13-16 urte tarteko kategorian 21 lagun izan ziren, eta 13 urtetik beheiti zituzten txistulariak 16 izan ziren. Taldekako kategorian, berriz, hamar taldek parte-hartu zuten. Ixiar Busselo, Maiteder Olano, Iñaki Sagardoy eta Patxi Apezetxea  ibili ziren epaile lanetan. 
Ainara Martinez txistua jotzen, Aitor Urkizarekin batera

Ainara Martinez Ramirez, txistulari de la fanfarre Oberena, ha ganado la txapela como solista en la categoría entre 13 y 16 años de la VIII edición del campeonato de jóvenes txistularis de Hernani. Ha alcanzado la txapela gracias a la obra Txori Hegada de J. M. Bastida. No ha sido el único premio que ha cosechado Martinez, puesto que también ganó en el campeonato por grupos. Junto a ella tocaban Jon Aldabe, María Noain y Peio Garijo. Interpretaron Alborada en cuatro tiempos de Eduardo Gorosarri. En la categoría de menores de 13 años también ganó una pamplonesa: Amaia Eraso.
El 24 y 25 de marzo se celebró el VIII Festival de Txistu de Hernani y dentro de los actos el campeonato. Según el periódico local Hernaniko Kronika, el de este año ha sido el campeonato que más txistularis ha albergado. En total han sido 37 participantes de toda Euskal Herria, todos jóvenes de entre 9 y 16 años. En la categoría de 13-16 años participaron 21 txistularis, y en la de menores de 13 fueron 16. También participaron diez grupos. Ixiar Busselo, Maiteder Olano, Iñaki Sagardoy y Patxi Apezetxea fueron los miembros del jurado.