Oberena dantza taldea Podlasiera (Polonia) joanen da heldu den astean. Ardanbera fanfarrearekin batera eginen du bidaia.
Uztailaren 30ean abiatuko dira Oberenako dantzariak Podlasiera (Polonia). Ardanbera fanfarrearekin batera eginen dute bidaia, eta abuztuaren 8ra bitarte izanen dira bertan. Bidean geldialdiren bat egiteko asmoa ere badute, seguruenik Frankfurten eta beste hiriren batean. Polonian direlarik, Miedzynarodowy VI. Folklore Jaialdian parte hartuko dute zazpi egunez. Dantzatzeaz gain, bertako parajeak ezagutzeko aukera ere izanen dute Oberenako dantzariek.
Aurten, Ardanbera fanfarrearekin egiten duten bigarren bidaia izanen da hau. Martxoan Limosen ibili ziren, eta Lantzeko inauteria plazaratu zuten. Ordukoa asteburuko bidaia baizik ez zen izan, baina, bueltan, kontent azaldu ziren dantzarien ordezkariak. Aurretik ere hamaika bidai eta emanaldi eskeini dituzte Oberenako dantzariek Ardanbera fanfarrearekin.
Ardanbera fanfarrea Herrialde Katalanetan – Viaje a los Paises Catalanes junto a Ardanbera |