Urteko hondarreko orduak ditugu, hondarreko minutu eta segundoak. Guk baina ez dugu minutu ez segundurik galdu nahi heldu den urtean pentsatzen hasteko eta argi dago, urtearen hasieran huts egin ezinezko zita dugu Zuberoan. Aurtengo maskaradak Larraineko gazteek antolatuko dituzte eta beheiti parada duzue maskada egutegia ikusteko. Urtarrilaren 10ean hasi eta apirilaren 18ra arte ibiliko dira…
Haziz, creciendo
2009. urtea amaitzear dugularik, eskerrak eman behar dizkizuegu blog hau jarraitu duzuen guzioi. Bidean trabak topatu baditugu ere, zuengana iritsi gara eta zuek guregana ere, noski. Aurten balantze positiboa egitea tokatzen zaigu, 1800 bisita lortu baititugu. Urteak pasa ahala gure irakurle kopurua haziz doa eta horrek ematen digu indarra aurrera egiteko. Esker aunitz beraz jarraitzen…
Abenduaren 3a
Iadanik sarean dira ikusgai aurtengo Oberenako Dantzarien Eguneko argazkiak. Ikusteko klik egizu hemen Las fotos del Día del Dantzari de Oberena ya están en la red. Para verlas clic aquí…
Euskal Kulturari erasoa
Mungiako Izenaduba basoari eraso egin diote. Sei panpina apurtu eta hainbat kalte eragin dituzte espraiekin. Mezu bat ere utzi dute erasotzaileek: «Ez egin iruzur haurrei». Guk, Javier Tubiak (Oberena dantza taldeko ordezkaria) eta Iker Tubiak (Oberena dantza taldeko begiralea) erasoa gaitzetsi nahi dugu eta baso mitologikoan lanean dihardutenei gure babesik beroena agertu. Euskal kulturaren aurkako…
Dantzari Txikien Topaketa
Dantzari Txikien II. Topaketa ospatuko da igande hontan, hilaren 20an, Zizur Nagusian. Aurten 13 talde eta 600 dantzari txiki inguru bilduko dira karrikak euskal musika eta dantzez alaitzeko asmoz. 11:00etan hasiko da jaialdia, bi kalejirarekin, eta 13:00etan ekinen diote ekitaldi nagusiari Elordi enparantzan (Euria eginen balu pilotaleku handian). Oberena dantza taldeak opor aitzineko besta hontan…
