Bidador zendu da

Dantzari, ikertzaile, idazle eta filologo iruindarra gaur hil da 39 urte zituelarik. Joan den asteburuan izan genuen Joxemiel Bidadorren buruko isuriaren berri eta larri egon da ospitalean gaur arte. Familiak har beza besarkada bero bat Oberena dantza taldearen eskutik. Dantzan.comek  sakonki azaldu du Duguna taldeko dantzari ohi honek euskal kulturari eskeini dion lan mardula. Biziki…

Gehiago irakurri

Peñak badu lokal berria

Oberena peñak lokal berria inauguratu du gaur Jarauta karrikan. 12:30ak aldera hasi da ekitaldia, Oberenako dantzarien eskutik. Aurreskua dantzatu ondotik, kontsiliarioak lokala bedeinkatu du eta dantzari ekin zaio berriz ere. Jota eta porrusalda doinuekin alaitu dute eguna dantzariek eta fanfarreak. Honen guziaren ondotik pintxoak atera dituzte bertaratu den ororendako. Arratsaldean giro onak jarraituko du eta…

Gehiago irakurri

Inauteriak 2010: badatoz egun handiak

dantzan.com 2010/02/09  Errege egunetik aurrera hainat inauteri ospatu da dagoeneko, baina multzo handiena ohiko datetan izaten da, eta horiek aurten aste honetan izango dira. Hona hemen inauterien egutegia datozen egunotarako. Aurreko urteetako ohituretan oinarritutako datak gehitu dizkiogu guk, beraz, erne, batzuetan gertatzen baita tokiren batean aldaketak egitea. Beraz, inauteri horietakoren bat ikustera joateko asmotan bazara,…

Gehiago irakurri

Berrikuntzak

Berrikuntzak hasi dira Oberena Dantza Taldearen blog ofizialean. Hainbat irakurlek eskatu du bi blogak bakar batean batzea eta honela izanen da hemendik aitzina. Informaziorako soilik genuen bloga (oberenadantzataldeainfo) desagertu da eta blog honetan aurkituko dituzue guri buruzko atalak. Sailei dagokionez ez da aldaketarik izanen, beraz, «Taldea», «Historia», «Fanfarrea», «Multimedia» eta «Agenda» atalek bere horretan jarraituko dute…

Gehiago irakurri

Santa Ageda bezpera

Bihar Santa Ageda eguna dugu. Euskal herritarrak, baina, gaur aterako dira urteroko gisan etxe guziak kantuz poztera. Etxez-etxeko eskean batzuk, tabernarik taberna beste batzuk, gure kulturak bizi-bizi dirau oraindik ere. Goizean eskolen txanda izan da, arratsaldean berriz, abesbatzak, folklore taldeak eta beste aterako dira eztarriak urratu arte eskean ibiltzeko asmoz. Arrosadian 20:00an aterako dira AEK…

Gehiago irakurri