Oberena dantza taldeak Irudamak urtero antolatzen duen topaketan parte hartuko du bihar. Arratsaldean Gure Dantzak jaialdian parte hartuko dute beteranoek || Oberena dantza taldea participará mañana en el encuentro que organiza todos los años Irudama. Por la tarde el grupo veterano participará en Gure Dantzak
2018-06-08 11:54
Seigarren urtez elkartuko dira Iruñeko dantzariak elkarrekin emanaldia eskaintzeko. Irudama Iruñeko Dantzarien Mahaiak antolatzen duen Iruñeko Dantzarien Topaketa bihar ospatuko da Arrotxapean. Urterik urte auzo batetako bestetan egiten da egitasmo hori. Oberena dantza taldeak Aurizko ingurutxoa eskainiko du bihar, Ortzadar, Duguna, Basakaitz eta Muthiko Alaiak taldeekin batera eginen duen emanaldian. 13:00etan izanen da hori, besta gunean. Aurretik, baina, kalejirak abiatuko dira Arrotxapeko karriketan barna. 11:30ean abiatuko dira kalejirak, eta geldialdietan hamar minutuko saiotxoak eskainiko dituzte taldeek.
Eguneko ekitaldiez gainera, Iruñeko dantzariek bazkaria eginen dute Arrotxapeko igerilekuan. Ondotik, 18:00etan, karrika dantza izanen da besta gunean, Trikidantz taldearen eskutik. Iruñeko dantza taldeen arteko elkarlana, eztabaida eta batzarrea sustatzeko lanetan ari da Irudama, hala azaldu dute ohar baten bidez: «Irudamak erdietsitako lorpenetako bat izan da taldeen arteko harremanen eta elkarlanaren azkartzea, horrek euskal dantzari ekartzen dion onurarekin».
Gure Dantzak
Topaketa ez da dantza egitasmo bakarra izanen bihar. Gure Dantzak Nafarroako dantzari beteranoen jaialdia ere ospatuko dute Baigorrin. Oberena dantza taldeak ere parte hartuko du jaialdi horretan, eta Arrosadiko ttun-ttuna plazaratuko du. Arratsaldean izanen da egitasmoa.
Por sexto año consecutivo dantzaris de Iruñea se juntarán para ofrecer una actuación conjunta. Irudama Iruñeko Dantzarien Mahaia (Mesa de Dantzaris de Pamplona) organiza mañana la sexta edición del encuentro de dantzaris de Iruñea, esta vez en la Rocapea. Cada año se celebra en fiestas de un barrio diferente. Oberena dantza taldea bailará una modificación del ingurutxo de Auritz-Burguete en la actuación que también participarán los grupos Ortzadar, Duguna, Basakaitz y Muthiko Alaiak. Ese acto será a las 13:00 en el recinto festivo, pero antes, dantzaris saldrán en kalejira por las calles del barrio a las 11:30. En las paradas ofrecerán pequeñas actuaciones de 10 minutos.
A parte de los actos de la mañana, habrá una comida que reunirá a dantzaris de todos los grupos en las piscinas de la Rochapea. Después, karrikadantza con el grupo Trikidantz en el recinto festivo. Irudama en una mesa de trabajo, debate y encuentro de los grupos de dantza de la ciudad, así lo han explicado en una nota de prensa: «Un objetivo que se ha conseguido a partir de esta mesa de trabajo es la normalización de las relaciones entre los grupos y el aumento del colaboracionismo, con el consiguiente beneficio para la dantza tradicional»
Gure Dantzak
A parte del encuentro de la Rochapea, mañana habrá otro acto de danzas tradicionales, ya que se celebrará el festival de grupos veteranos de danzas Gure Dantzak. Será en Baigorri y los actos serán por la tarde. Oberena dantza taldea también acudirá a la localidad bajanavarra y ofrecerá el ttun-ttun de Arrosadia.