Aniversario, segunda parte

Oberena dantza taldeak 75 urte bete ditu aurten, eta 2016an hainbat ekitaldi aurkeztuko ditu: Iturri zaharretik, indar berriz ikusgarria, Eloko emanaldia, Gure dantzak jaialdia eta abenduaren 3 berezia | Oberena dantza taldea ha cumplido 75 años y ha organizado algunos actos: el espectáculo Iturri zaharretik, indar berriz, una actuación en Monreal, el festival Gure Dantzak y un 3 de diciembre especial

Atzoko egunez erabaki zuten Oberena dantza taldea sortzea. Elkarteko sortzaileek peñari eta folkloreari garrantzia handiagoa ematea deliberatu zuten 1941eko urtarrilaren 20an. Pentecosteren eskutitzarekin abiatu zen talde honen historia. Bertan, dantza lotua gaitzetsi egin zuen, baina era berean, dantza galdurik zen lekuak hartzeko gonbita luzatu zien gazteei. Maxi Aranburu maisuaren gidaritzapean eman zituen lehenbiziko urratsak Oberena dantza taldeak orain dela 75 urte.

Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Taldeak diamantezko ezteiak ospatzen ditu aurten. Horregatik, eta iaz abiatutako bidetik, dantzariek hainbat jarduera antolatu dituzte 2016an egiteko. Gertuena, urteurrenari txapela jarriko dion ikusgarria. Otsailaren 20an Iturri zaharretik, indar berriz taularatuko dute Oberenako dantzariek Baluarteko areto nagusian. Horretarako, Oberena abesbatza, Valentziako etxeko banda sinfonikoa eta Haizaldi gaita jotzaileen taldea izanen dituzte lagun. Sarrerak 12 euroren truke eskuratu daitezke Oberenako bulegoan, Baluarteko leihatilan edota interneten.

Kantuak, musika eta dantza uztartzen dituen emanaldi berezi hau bi ekitalditan dago banaturik. Lehenbizikoan zaharra dena aurkeztuko da, eta bigarrenean, berritasuna, indarra eta gaztetasuna. Soka dantza horretan garai bateko dantzariak agertuko dira buruan, gazteen errepertorio berriari eskutik harturik. Beti ere indar berriz; urte anitz dituen iturri zahar horretatik ur berria edanez. Oberena dantza taldeak iturri horri omenaldia eginen dio, baita bertatik edan duten guziei ere. Ez edozein gisatan, aitzitik. Aitzinean dugu iparra, iturritik edaten jarraituko duten horien espartinetan. Atzera so eginen dugu, baina urratsak gibeleratu gabe, gaur-gaurko ikuspegiarekin egin baitugu gure iraganaren aurreikuspena. Ikuspegi hori txertatu dugu ikuskizunaren egituran, taularatzean eta generoaren lanketan

Abendura arte

Dena den, otsailekoa ez da hondarreko ekitaldia izanen. Ekainean Gure Dantzak jaialdia antolatuko du Oberenak Iruñeko Arrosadia auzoan. Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrarekin batera, herrialdeko dantzari beteranoak bilduko ditu beste horretan. Abuztuan, berriz, atzera so paratuko dira berriz ere dantzariak. Izan ere, emanaldia eskainiko baitute Elon, hilaren 15ean. Egun hori berezia da taldearendako, Oberena dantza taldearen estreineko emanaldia data eta herri horietan izan baitzen.

Urteurreneko ospakizunak bukatzeko, abenduaren 3ko Oberenako dantzarien eguna ospatuko du taldeak, berezitasun nabarmenekin. Ekitaldi berezia izanen da, belaunaldi guzietako dantzariak biltzen saiatuko dena. Gainera, emanaldia ez da Oberenan eskainiko. Horren xehetasunak aurrerago emanen ditu taldeak.

 Manuel Unzu, José Mª Artaiz, Fco. Javier Unzu, Gabino Aranburu, Maximino Aranburu, Pedro Díez de Ulzurrun, Eugenio Azkona eta José Mª Martínez Legarreta, 1942. urtean.

Manuel Unzu, José Mª Artaiz, Fco. Javier Unzu, Gabino Aranburu, Maximino Aranburu, Pedro Díez de Ulzurrun, Eugenio Azkona eta José Mª Martínez Legarreta, 1942. urtean.

<

Tal día como el de ayer se creó Oberena dantza taldea. Los fundadores de Oberena decidieron dar más relevancia al folclore y a la peña en aquella reunión que data del 20 de enero de 1941. Fue la carta de Pentecoste la que comenzó la andadura del grupo. En ella, se desaprobaba el baile agarrado y al mismo tiempo se invitaba a los jóvenes a que hicieran suyos los lugares donde se había perdido la danza. El maestro Maxi Aranburu guió los primeros pasos de Oberena dantza taldea hace 75 años.

No se llega a las bodas de diamantes cualquier día. Por ello, el grupo seguirá el camino que emprendió en marzo del año pasado, y seguirá celebrando el aniversario en 2016. El acto más cercano en el tiempo será el espectáculo que pondrá la guinda al aniversario. El 20 de febrero se ofrecerá en el salón principal de Baluarte Iturri zaharretik, indar berriz. Para ello, contarán con la ayuda del coro de Oberena, la Banda Sinfónica de la Casa de Valencia y los gaiteros de Haizaldi. Las entradas se pueden adquirir en la oficina de Oberena, en la taquilla de Baluarte o en internet por 12 euros.

Canciones, música y danzas se unen en dos actos diferenciados. El primero representa lo antiguo y el segundo, la renovación, la fuerza, la juventud. Transcurren las danzas en el paso del tiempo entre las que reviven nuestros antiguos dantzaris, hasta el repertorio que bailan nuestros jóvenes, manando siempre nuevas aguas, con fuerzas renovadas, de una fuente que tiene ya muchos años. Oberena dantza taldea quiere rendir homenaje a aquella fuente y a todas las personas que han bebido de ella, pero siempre poniendo la vista en el futuro, en los que seguirán bebiendo de ella. Una vista atrás, pero con un punto de vista actual, en cuanto a la formación del espectáculo, puesta en escena y, también, el tratamiento de género.

Hasta diciembre

De todas formas, en febrero no termina la celebración. Así pues, en junio el grupo se encargará de organizar el festival Gure Dantzak junto a Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra. Será en Arrosadia y reunirá a los dantzaris veteranos de Navarra. En Agosto los dantzaris mirarán atrás, ya que actuarán en Monreal el día 15. Es mismo día y en aquel lugar se estrenaron los mozos del grupo de dantza en 1941.

Los actos del aniversario terminarán el 3 de diciembre, con el Día del Dantzari de Oberena, que este año será diferente. Será un acto especial que intentará reunir a dantzaris de todas las generaciones. Además, la actuación no será en Oberena. De todas formas, este acto se presentará más adelante con detalles.