Olentzero está en Pamplona

Gaur Azpilagañako kalejiran eta bihar Iruñekoan parte hartuko du Oberena dantza taldeak. Bihar Mesias sarritan dantzatuko du Oberena gazteak || Oberena dantza taldea participará hoy en la kalejira de Azpilagaña y mañana en la de Iruñea. Mañana Oberena gaztea bailará Mesias sarritan

2016-12-23 09:04

Horra, horra, hemen dugu Olentzero. Gaur bertan Iruñean izanen dugu, eta Oberena dantza taldeak harrera eginen dio Azpilagañan. Dantzari tiki eta handiek kalejiran parte hartuko dute 18:30etatik aurrera. Luis Morondo karrikaren bukaeratik abiatuko da kalejira, eta auzoari bira emanen dio.

Baina gaur ez ezik, bihar ere dantzariak karrikara aterako dira: Oberenako nagusiak eta Oberena gaztea elkarrekin aterako dira Iruñeko Olentzeroren kalejiran. 18:00etan hasiko da Arte eta Lanbideen Eskolan. Horren aurretik, baina, Oberena gaztea taldeak Mesias sarritan dantzatuko du Oberena elkartean 17:30ean, urtero errepikatzen den ohiturari jarraiki. Lehenbiziko aldiz emakumeek ere parte hartuko dute ohitura horretan.

15585446_1262053703854190_1978750809382361829_o

Mesias sarritan dantza, abenduaren 3an

Horra, horra, hemen dugu Olentzero. Hoy Olentzero estará en Iruñea y Oberena dantza taldea le dará la bienvenida en Azpilagaña. Será a las 18:30 en el final de la calle Luis Morondo, de donde saldrá la kalejira que recorrerá el barrio y en la que participarán txikis y mayores del grupo de dantza Oberena.

Pero no solo hoy, mañana también saldrán los y las dantzaris a la calle, para participar en el Olentzero de Iruñea a partir de las 18:00 desde la Escuela de Artes y Oficios. Lo harán tanto el grupo de mayores como Oberena gaztea. Además, este último será quien se encargará de bailar Mesias sarritan a las 17:30 en Oberena. Por primera vez las mujeres también participarán en esta tradición que se repite año tras año.